
Helduen irakurketa kluba: "Dena zulo bera zen" (Eider Rodriguez)
2026(e)ko abenduaren 17(a), osteguna
Biblioteca de Mendaro
Mendaro
Doan (izen-ematea)
Helduen irakurketa kluba Mendaroko liburutegian, Asier Serranok dinamizatua. DENA ZULO BERA ZEN, Eider Rodriguez (2025) Sute arrisku handieneko urte-sasoia da kanikula, uda-mina, eta hark ematen dio izena liburu honetako sei istorioetan lehenari. “Nor zara?”, galdetzen dio pertsonaietako batek besteari. “Ur asko eta beste elementu batzuk, zu bezala”, erantzuten dio. Zerua argi egon arren, arnasa hartzea hain erraza ez den paisaia bat hedatzen da liburu honetan. Edertasunaren eta heriotzaren igurtzi amaigabean, bakea ez, egia aitzurtu nahia da protagonista. Laguntasuna eta sentsualtasuna ageri dira, olatu artifizialak eta uharteak, doluen aurreko doluak, zorion moderatua, esku batzuek egin dezaketena baina sekula egingo ez dutena. Inoiz baino gorputzago sentitzen den jendea —hortzak, hazia, hezurrak—, eta, tarteka, inoiz baino hondakinago, zakarrak eta ametsak, biak, eguzkitara ateraz. Hendaian, Bordelen, Donostian, Irunen, Koh Pha Ngan-en, Hondarribian, Errenterian; elkar besarkatuta kabitzeko moduko zulo txiki batekin aski zatekeen. Gauza guztien azken aldi bat —eta ondorioz lehena— Eider Rodriguezen bosgarren ipuin liburuan. Saioak: Urriaren 29an, Haize lekuak, Amaia Telleria. Azaroaren 26an, Gezurra berdaderoa, Bertol Arrieta. Abenduaren 17an, Dena zulo bera zen, Eider Rodriguez. Izen-ematea: urriaren 26a arte, liburutegi@mendaro.eus, 943033291 edo liburutegian bertan.