Zerdago
← Itzuli agendara
El cebo 1958
ZinemaesDonostia Kultura

El cebo 1958

2026(e)ko azaroaren 6(a), ostirala · 19:00

Tabakalera

Donostia, Gipuzkoa

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean Ladislao Vajda zuzendariaren El cebo (Espainia-Suitza-AEF) filmaren proiekzioa. Beldurrezko zinema espainiarraren klasiko bat, Friedrich Dürrenmatt suitzar idazlearen argumentu batean oinarritua. Gidoian parte hartu zuen, eta handik hilabete batzuetara nobela moduan argitaratu zuen, Das Versprechen izenburuarekin (amaiera aldatuz). Neska bat hilda agertzen da Suitzako herri txiki bateko basoan. Berehala zabaltzen dira hilotza aurkitu zuen saltzaile ibiltariari buruzko susmoak. Mattei komisarioak bakarrik du zalantzan haren erruduntasuna, baina erretiroa hartu berri du, eta lankide baten esku utzi du kasua. Aireportuan, hegazkina aireratzeko zorian dagoenean, Matteiri eskolako haurrek kontatutako xehetasun batzuk datozkio burura. Hortaz, bidaia atzeratzea eta kasua ikertzea erabakitzen du. Espainia-Suitza-AEF Zuzendaritza: Ladislao Vajda Ekoizpena: Lazar Wechsler / Chamartín Producciones y Distribuciones, CCC Filmproduktion, Praesens Film Gidoia: Friedrich Dürrenmatt, Hans Jacoby, Ladislao Vajda Argazkia: Heinrich Gärtner Musika: Bruno Canfora Muntaketa: Hermann Haller Aktoreak: Heinz Rühmann, Sigfrit Steiner, Siegfried Lowitz, Michel Simon, Albert Lieven, María Rosa Salgado, Gert Fröbe Antolatzailea Euskadiko Filmategia, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea