
Bisita gidatua: "Mirandaola burdinola martxan"
2026(e)ko urriaren 18(a), igandea
Museo del Hierro Vasco
Legazpi
5 € niñas/os // 8,50 € adultas/os
Antolakuntzak jakinarazten du: Aizkorriko Parke Naturalaren magalean kokatutako Mirandaolako Burdinolan iraganera bidaiatuko duzu. XVI. mendeko jantziekin, olagizonek burdinaren lanketa zuzenean erakutsiko dute: sua piztuta, hauspo handien laguntzaz burdina 1200 gradutik gora berotzen da eta ondoren mailu erraldoiarekin lantzen da. Ikuskizun ikusgarri honen amaieran, ola-pintxoa dastatzeko aukera izango da: txistorra burdinolako txingarretan, baserriko ogia eta sagardoa. Gomendatzen da 30 minutu lehenago etortzea Euskal Burdinaren Museoa audio-gida bidez bisitatzeko. Bertan burdinaren historiari eta antzinako lanbideei buruz gehiago ikasiko duzue. Nahi izanez gero, familian egiteko pista-jokoa edo Mirandaolatik Brinkolarako ibilbidearen zati bat ere egin daiteke. Ezinbestekoa da eguna eta ordua erreserbatzea (mirandaola@lenbur.com edo 943730428).