
Gazte Arte 2026
2026(e)ko irailaren 17(a), osteguna → 2026 urr. 18(a)
Gasteiz, Araba
Inscripción
Gazte Arte 2023-2024ko azken edizioaren ondoren itzuliko da, berritasun garrantzitsu batekin: Montehermoso Kulturunea zuzenean sartu da antolakuntzara. Orain arte, Ur Biltegia lagatzen zuen tailerrak egiteko, baina edizio honetatik aurrera lehiaketaren diseinuan eta garapenean ere parte hartuko du. Gazte Arte Gasteizen edo Araban bizi, ikasi edo lan egiten duten 14 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Ikusizko arteen edozein diziplinatako proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte, hala nola pintura, eskultura edo ilustrazioa, instalazioak, performancea, arte urbanoa, teknika mistoak, bideoa edo ehungintzako artea. Lau proposamen aukeratuko dira, eta Montehermosoko Ur Biltegian garatuko dituzte, publikoari irekita egongo den tailerrean, 2027ko urtarrilaren 2tik 8ra. Ondoren, lanak erakusketa kolektibo batean ikusi ahal izango dira, Jovellanos aretoan, urtarrilaren 28tik otsailaren 28ra. Sorkuntza-prozesuan, irabazleek Mel Arranz eta Alba Tojo Gasteizko artisten laguntza izango dute, Gazte Arteren aurreko edizio batean saritutako Ani Chkhartishvilirekin batera (azken hau izango da tutore laguntzailea). Gazte Arte 2026: oinarriak (2026)