
"Amimona"
2026(e)ko urriaren 23(a), ostirala
CBA - Centro de Cultura y Creatividad (Irun)
Irun
10,25 €
Amimona bi antzezleren dantza-performance pieza bat da, mugimendua, irudia eta emozioa uztartzen dituena 45 minutuko bidaia batean. Giza istorioz betetako pieza honetan iraganeko oihartzunak, orainaldiko bizipenen ispilu bihurtzen dira, kontatu gabeko istorioak omenduz. Geruza fisiko eta emozional gordinak igaro ondoren, maitasunean erotzeko gonbidapen bat luzatzen dugu, garena eta izan garena besarkatuz. Gure tripak atera eta mahai gainean jarriko ditugu, barnetik arin igotzeko, polit jolasteko, gertazen dena gertatuta. Biluztu nahi izan dugu eta maitasunaren garbitasunean erori. Barruan daukaguna atera dezagun kanpora, Barreak, negarrak, bizitza eta heriotza. Fitxa artistikoa: Zuzendaria: Ane Zelaia Koreografoa: Ane Zelaia Interpretatzailea(k): Irene Balzategui, Ane Zelaia Musika/Soinua: Andreas Cuello Eszenografia: Ane Zelaia Argiztapena: Marc Cano, Leire Lacunza Jantziak: Clara Elizondo Ekoizpena: Ane Zelaia Iraupena: 45 minutu