Zerdago
← Itzuli agendara
Umeentzako arte formakuntza: "Artea & mugimendua. Sormen-beteko jam bat" (Guggenheim)
BesteKulturklik

Umeentzako arte formakuntza: "Artea & mugimendua. Sormen-beteko jam bat" (Guggenheim)

2026(e)ko urriaren 25(a), igandea

Museo Guggenheim Bilbao

Bilbo, Bizkaia

7 €

Igshaan Adamsen obratik edaten duen sormen-beteko jam honek artista hegoafrikarrak dantzari talde batekin sorkuntza kolektiboa jorratzeko erabili zuen modua hartzen du inspirazio-iturritzat. Sorkuntza-prozesu hartan, hara-hona mugitzen ziren gorputzek “dantza-aztarnak” utzi zituzten mihiseen gainean. Material soil eta moldaerrazak erabiliko ditugu (esate baterako, sokak edo oihalkiak), eta haien gainean margotuko dugu. Ez dugu eskuarekin bakarrik marraztuko: gorputz osoak hartuko du parte sorkuntza-ekitaldian. Jauzi eginez, biraka ibiliz, barre eginez, dantzatuz edo espazioan zehar mugituz, ekintza fisikoak trazuan eta trazuak ekintza fisikoan nola eragin dezaketen esperimentatuko dugu. Musika lagun, mugimendu-askatasuna izango du ardatz jakin-min partekatua sustatzen duen proposamen honek. Adi! Jolas honek emozioa eta barre algarak eragin ditzake. Eta onena da ez dagoela marrazten edo dantzatzen jakin beharrik. Nahi duzun moduan mugitu ahal izango zara: familiarekin, binaka, bakarka… Proposamenak askotan gauza ezberdintzat hartu ohi diren bi lengoaia uztartzen ditu: mugimendua eta pintura. Jarduera Simona Lobefaroren eta Alessandro Lumareren (Segni Mossi) ikerketa-prozesuan oinarritzen da. Saioak: 3-5 urte: 10:15 6-10 urte: 12:15 Saioaren gidaria: Cristina Redondo (VACA rules!) *Jarduerarako beharrezkoa da gutxienez 2 sarrera erostea: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan laguntzailearentzat.