
Bunker 2026 - musikaren eta emozioen inguruko azoka Barakaldon
2026(e)ko urriaren 24(a), larunbata → 2026 urr. 25(a)
Barakaldo
Bueltan da Bunker, diskoak, liburuak, bildumagileentzako artikuluak, solasaldiak eta kontzertuak biltzen dituen azoka, musika eta emozioak ardatz dituena. Laugarren edizio hau urriaren 23tik (ostirala) 25era (igandea) izango da, Barakaldoko Herrikoplazan egongo den karpan. Ekitaldia doakoa da eta Hiriko Soinuak proiektuaren barruan Barakaldoko Udalak sustatu du, BBK eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz. SOLASALDIAK ETA LIBURUEN SINADURAK Bunkerrek artista eta idazleek musikarekin duten lotura emozionalari buruz hitz egin dezaten sustatuko du berriz ere. Miqui Puig (L'Atmella del Vallès, 1968) abeslaria, ekoizlea, irrati esataria eta disc jockeya da. Diskoak grabatu ditu (lehenengo Los Sencillos taldearekin eta gero bakarka), irratsaioak irudikatu ditu, telebistan ere aritu da eta pop abesti ahaztezinak sortu ditu. `Yo no quería ser Miqui Puig' (Magazzini Salani, 2025) bere estreinako liburua da, bere egunkari pertsonaletan oinarritua. Bestalde, Pablo Salgado Méndez Banizu Nizuke argitaletxeko editoreak proiektu honi buruz berba egingo du. Banizu Nizukek Portugaleten egoitza du eta zirkuitu komertzialetik kanpo eta/edo katalogoz kanpo dagoen euskal literatur ondarearen kontserbazioan eta argitalpenean lan egiten du. Gainera, `Esto no acaba... hasta que Fatboy cante' aurkeztuko du, Banizu Nizukek argitaratutako liburua, Fatboy Slim izen artistikoagatik ezaguna den Norman Cook musikari ingelesaren 40 urteko ibilbidea jasotzen duena. The Baboon Show, Toundra, Viva Belgrado eta Nuevo Catecismo Catolicok ere MondoSonoro aldizkariaren Euskal Herria eta Errioxako edizioaren zuzendari Iker Bárbararekin hitz egingo dute Hiriko Soinuak festibalean, urriaren 23an eta 24an, emango dituzten kontzertuen aurretik. Toundra eta Viva Belgradoren kasuan, gainera, argitaratu berri dituzten diskoez hitz egingo dute: urriaren 9an Toundraren `Siete' kaleratuko da; eta urriaren 23an bertan, Viva Belgradoren `Mientras el Guadalquivir fluye y fluye y fluye'. KONTZERTUAK ETA TAILERRA Azokak Arnau Coderch katalanak (Arnau And The Honky Tonk Losers country taldeko liderra) eta Gasteizen bizi den Matthew Cartmill amerikarrak osatutako bikotearen eta Wraaang!-en kontzertuak ere baneratuko ditu. Azken hau Manuel Serrano musikari andaluziarraren bakarkako proiektua da eta `Sabe a lo que huele' argitaratu berria den diskoa aurkeztuko du Barakaldon. Bukatzeko, Paule Bilbaok, arte-terapian espezializatutako psikologoak eta Arima taldeko konpositore eta abeslariak, Barakaldoko Lanbide Heziketako ikasleei tailer bat emango die eta, bukatzean, Hiriko Soinuakeko barrutitik bisita pribatua egingo dute. STAND-AK Bunkerreko stand-en artean Long Play (Barakaldo), Chicxs de la calle, EM Zirrimarra (Bergara), Munsterama (Santurtzi), Pute-Arte (Bilbo), Re-Loop Shop (Logroño) eta Vinylora (Gasteiz) disko-, arropa- eta merchandising- dendak egongo dira. Halaber, Iruñeako Katakrak liburu denda eta argitaletxea; eta zinema, telesail, komiki eta Mangaren inguruko bildumagile-artikuluak saltzen dituen Barakaldoko Mano del Friki denda ere bertan izango dira. Hona hemen programa osoa, xehetasun guztiekin. BUNKER HIRIKO SOINUAK Barakaldo. Musika eta emozioak. Disko, liburu eta memorabilia azoka, solasaldiak eta kontzertuak. Urria. Ostirala 23, larunbata 24 eta igandea 25 Herriko plaza, Barakaldo - Doako sarbidea Karpa estalia (standak + kontzertuetan, mahainguruetan, solasaldietan¿ 100 eserleku + zutik egoteko tokia) Stand-ak: Chicxs de la calle: artista eta festibalen merchandisingaren diseinuan, fabrikazioan, banaketan eta salmentan espezializatutako denda. EM Zirrimarra: arropa/laminak, ilustrazio propioekin, Bergaratik. Katakrak (Iruñea): feminismoetan, geografia kritikoan eta euskaratutako literatura eraldatzailean espezializatutako liburu-denda eta argitaletxea. Long Play (Barakaldo): Disko-denda 1978tik. Mano del Friki (Barakaldo): Bildumagile-artikuluak, liburuak eta merchandising-a: zinema, telesailak, komikiak, Manga, funkoa... Munsterama (Santurtzi): Binilo eta berrargitalpenetan berezitutako disko-denda (Munster Records, VampiSoul, Bang! Records, Vinilisssimo, Electro Harmonix, Beat Generation, Rock And Roll Inc. eta Ale Hop! diskoetxeak) Pute-Arte (Bilbo): punk artisten merchandisingean berezitutako serigrafia tailerra. Re-Loop Shop (Logroño): biniloetan berezitutako disko-, liburu- eta merchandising-denda. Vinylora (Vitoria-Gasteiz): Artista berriei eta haien bezeroei arreta berezia eskaintzen dien disko-denda, 2019an sortutakoa. PROGRAMAZIOA ETA ORDUTEGIAK Ostirala, urriak 23 16.30 Stand-en irekiera 17.00-17.30 Solasaldia: Toundra Página 5 de 10 18.45-19.15 Solasaldia: Viva Belgrado 22.30 Stand-en itxiera Larunbata, urriak 24 10.00 Stand-en irekiera 12.15-13.15 Solasaldia eta liburuen sinadura: Miqui Puig-ek `Yo no quería ser Miqui Puig' aurkeztuko du 13.15-14.15 Kontzertu akustikoa: Arnau Coderch & Matthew Cartmill 14.30 Standen itxiera 16.00 Standen irekiera 17.00-17.30 Solasaldia: The Baboon Show 18.20-18.50 Solasaldia: Nuevo Catecismo Católico 22.30 Standen itxiera Igandea, urriak 25 10.30 Stand-en irekiera 12.30-13.15 Solasaldia: Pablo Salgado Méndez editoreak Banizu Nizuke argitaletxea eta `Esto no acaba¿ hasta que Fatboy cante' liburua aurkeztuko ditu 13.15-14.00 Kontzertua: Wraaang! 14.15 Bunker-en itxiera