
"Books alive! Flying carpets" (Guggenheim)
2026(e)ko urriaren 3(a), larunbata → 2026 aza. 1(a)
Museo Guggenheim Bilbao
Bilbo, Bizkaia
7 €
Cataplinak bere istorio-kutxa ireki duenean hilabete honetan zer kontatuko digun ikusteko, behin eta berriz agertzen zaion irudi bat etorri zaio oroitzapenen mundutik hegan, desagertzeari uko egiten dion amets bat balitz bezala: alfonbra hegalari bat. Liburuak begiratzen ari zela, ia nahi gabe, Txusa Trufa sorgintxoa ipuina aurkitu du. Aspaldi bere irudimenetik sortutako istorio hura Veva Linaza artistaren ilustrazio ederrek jantzi zuten bere garaian. Horixe izango dugu Igshaan Adamsek Museoan dituen obretan murgiltzeko abiapuntua. Haren tapiz zintzilikatuek alfonbra hegalariak dirudite: memoriari buruzko ehunak dira, oinak mugitu gabe bidaiatzera gonbidatzen gaituzten oinatzak eta istorioak jasotzen dituztenak. Ipuinaren eta Adamsen obraren artean, hitzaren eta hariaren artean, ohartuko gara alfonbra guzti-guztiak mundu berrietara hegan egiteko lekuak izan daitezkeela. Saioaren gidaria: Catalina Martínez-Moro Adina: 3-5 urte Saioak: Urriaren 3, 10, 11 eta 24an, eta azaroaren 1ean. *Jarduerarako beharrezkoa da gutxienez 2 sarrera erostea: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan laguntzailearentzat.