Zerdago
← Itzuli agendara
"Baby art" (Guggenheim)
BesteesKulturklik

"Baby art" (Guggenheim)

2026(e)ko urriaren 3(a), larunbata → 2026 aza. 1(a)

Museo Guggenheim Bilbao

Bilbo, Bizkaia

9 €

Estimuluz jositako jolaserako gunea, haurtxoek eta familiek Museoko artelanak ezagutzen dituzten bitartean elkarren arteko hartu-emana sustatzeko helburuz sortua. Hiruhileko honetan, Jenny Holzer, Steve McQueen edo Dan Flavin bezalako artistek argiarekin egindako obrak hartuko ditugu abiapuntu gisa. Hilabeteotan, jakin-mina pizten eta pertzepzioa garatzen lagunduko duen ingurune murgiltzaile bihurtuko dira Museoko txoko-mokoak. Argia, soinua eta mugimendua uztartzen dituen ibilbidearen bitartez, ikusiko dugu kolore ezberdinek eta soinu-elementuek nola eraldatzen duten hautematen duguna. Jarduerak gure sentsorialtasuna areagotzen lagunduko digu, baita arreta, presentzia eta ikerketa-gaitasuna sustatzen ere. Adina: 6-36 hilabete Iraupena: 120 min. saio bakoitza Saioak: Urriak 3, larunbata, eta urriak 4, igandea: 12–24 hilabete (goizez gaztelaniaz eta arratsaldez euskaraz) Urriak 10, larunbata, eta urriak 11, igandea: 6–12 hilabete (gaztelaniaz) Urriak 17, larunbata, eta urriak 18, igandea: 24–36 hilabete (goizez gaztelaniaz eta arratsaldez euskaraz) Urriak 24, larunbata, eta urriak 25, igandea: 24–36 hilabete (goizez euskaraz eta arratsaldez gaztelaniaz) Urriak 31, larunbata, eta azaroak 1, igandea: 12–24 hilabete (gaztelaniaz) Saioen gidariak: Aitziber Aguirre, Ismene Madariaga, Mertxe Periz eta Mónica Rodríguez-Curiel