Zerdago
← Itzuli agendara
BAFFEST 2026 - Emakume Argazkilarien Festibala
Jaiak eta jaialdiakKulturklik

BAFFEST 2026 - Emakume Argazkilarien Festibala

2026(e)ko urriaren 1(a), osteguna → 2026 aza. 9(a)

Barakaldo

Gratis

BAFFEST 2026 jaialdiak memoriaren, identitatearen eta erreferenteen berreskurapenaren inguruko hainbat proposamen biltzen ditu Barakaldoko Udalak antolatutako emakumeen argazkilaritza-jaialdiak aire zabaleko museo bihurtzen du hiria azaroaren 8ra arte. Edizio honetako proposamenen artean, Rocío Buenoren ‘Ancestras, maestras’ nabarmentzen da; XIX. eta XX. mendeetako hamabi emakume argazkilariren lana berreskuratu eta ikusgai jartzen duen proiektua da. Programazioa Ainhoa Pérez Olaeta, Cristina Dobaran, Resbaladero Kolektiboaren eta ‘Ellas, nosotras – Beraiek, Geu’ talde-proiektuaren lanekin osatzen da. Argazki Eguna datorren urriaren 10ean, larunbatean, ospatuko da Clara Campoamor Udaltegian. Bertan, BAFFEST Emakume Argazkilarien XI. Lehiaketako finalisten proiektuak aurkeztuko dira eta irabazleak jakinaraziko dira; horrez gain, erakusketetara bisita gidatua eta herri-bazkaria egingo dira. ERAKUSKETAK Proposamen nagusi gisa, Rocío Buenok ‘Ancestras, maestras’ aurkezten du, XIX. eta XX. mendeetako hamabi emakume argazkilariren lana berreskuratzen duen proiektua; emakume horien ekarpenak argazkigintzaren historiaren kontakizunetatik baztertuta geratu ziren. Artxiboko irudietan esku hartuz, artistak genealogia femeninoa eraikitzen du, iraganeko sortzaileak begirada garaikidearekin lotuz. Erakusketa honen erdiguneaz San Bizente parkean gozatu ahal izango dugu; gainera, hiru irudirekin osatuko da Anaien parkean, eta beste hirurekin Clara Campoamor Udaltegiaren kanpoaldean. Genealogien berrikuspen horrek aurrera jarraitzen du ‘Ellas, nosotras – Beraiek, geu’ lanean, Rocío Buenok ere koordinatutako proiektuan. Bertan, hamabi argazkilari garaikidek (Ainhoa Iza, Ana Padró, Belén Urutxurtu, Charo Ramírez, Elena Mediavilla, Lorea Morlesín, Marta C. Dehesa, Mary Zurbano Gauna, María José Zamora, Rakel Rivera Hernando, Silvia Díez Menéndez eta Tania Barrenetxea) elkarrizketa egiten dute Euskal Herriko ikusizko arteen historiari lotutako hamabi emakume sortzailerekin. Lana Clara Campoamor Udaltegian ikusi ahal izango da. Begirada intimoago batetik, Ainhoa Pérez Olaetak ‘Retratos de Vida’ aurkezten du, Osakidetzan egindako lanetik sortutako seriea. Ostomizatutako pertsonengan jartzen du arreta, eta entzutean, errespetuan eta duintasunean oinarritutako begirada baten beharra azpimarratzen du. Lana Udal Kontserbatorioan dago ikusgai. Cristina Dobaranek collage analogikoaren proposamena aurkezten du; akatsa, zoria eta inperfekzioa askatasun-gune gisa aldarrikatzen dituena, eta Fueros pasealekuan (fosteritoaren ondoan) ikusi ahal izango duguna. Ibilbide honi amaiera ematen dio ‘Sutura’ lanak, Silvia Díez Menéndez, Virginia González, Ana Padró eta Charo Ramírezek osatutako Resbaladero kolektiboarena. Proiektuak emakumeentzat seguruak ez diren espazioei buruz hausnartzen du, eta bigarren atalaren bidez, ‘Aliadas’, espazio horiek berreskuratu eta kolektibotik berriz bizitzeko aukera planteatzen du. Anaien parkean instalazio txiki bat izango dugu, eta bertatik lana deskargatzeko aukera izango dugu. ARGAZKI EGUNA, ARGAZKILARIEI ESKAINITAKO JARDUNALDIA Argazki Egun tradizionala urriaren 10ean, larunbatean, izango da Clara Campoamor Udaltegian, eta aurkezpenak, erakusketak, eztabaidak eta BAFFEST Emakume Argazkilarien XI. Lehiaketako irabazleei sariak emateko ekitaldia bilduko ditu. Jardunaldia 10:00etan hasiko da, lehiaketako bederatzi proiektu finalisten aurkezpen publikoarekin. Aurten BAFFEST eta Barakaldo sarien alde lehiatuko diren egileak hauek dira: Aitziber Barriga (‘Lainoa itzal artean’), Alba Ruiz (‘El ocio de los insectos trabajadores’), Leire Llano (‘OnceXOnce’), Luana Fischer (‘Augustine’), María Moldes (‘Güera’), Marlene Freniche (‘Naufragio’), Nerea Lakuntza (‘Inconclusive’), Raquel Luna (‘Hijas del Azuer’) eta Rocío Madrid (‘La bestia soy yo’). Epaimahaia Carnen Dalmau, María Azkarate eta Rocío Buenok osatuko dute. 13:00etatik aurrera, publikoak hiriko hainbat gunetan banatuta dauden aire zabaleko erakusketetara bisita gidatuan parte hartu ahal izango du. Ibilbidea San Bizente Garagardotegian egingo den herri-bazkariarekin amaituko da. Jarduera Clara Campoamor Udaltegira itzuliko da 17:00etan, ‘Ellas, nosotras – Beraiek, geu’ erakusketara bisita gidatuarekin. Jarraian, 17:30ean, Resbaladero Kolektiboaren eta haren ‘Sutura’ Fanzinearen aurkezpena hasiko da; bertaratzen direnen artean banatuko da, aleak agortu arte. Eguna 18:30ean amaituko da BAFFEST Emakume Argazkilarien XI. Lehiaketako irabazleak jakinaraztearekin. Horrela, amaiera emango zaio jaialdiak ikusgarritasunarekin, sorkuntzarekin eta emakumeen argazkilaritzarekin duen konpromisoa berretsiko duen jardunaldiari.