
BAFFEST 2026: "Sutura", Resbaladero kolektiboaren erakusketa
2026(e)ko urriaren 9(a), ostirala → 2026 aza. 9(a)
Barakaldo
Gratis
BAFFEST 2026 jaialdiaren barne. ‘Sutura’ Resbaladero kolektiboko lau argazkilarik elkarlanean garatutako argazki-proiektua da. Emakumeentzat seguruak ez diren espazioei buruzko hausnarketa egiten du, eta fanzine baten bidez gauzatzen da. ‘Resbaladero’ 2023an Gasteizen sortutako fotozine-argitalpen autoeditatua da, tokiko hainbat gai argazkigintzaren bidez ikuspegi ireki, kritiko eta gogoetatsu batetik jorratzeko helburuarekin. Sorkuntza kolektiboaren eta, euskarri gisa, paperaren aldeko apustua egiten dugu. Unean-unean tokiko sareko beste pertsona eta sormen-kolektibo batzuekin kolaboratzen dugu. Gure asmoa gure garaiarekin eta gure lurraldearekin lotutako narrazio desberdinak jasoko dituen fotozine-corpus bat sortzea da. ‘Resbaladero’ izena du, halaber, proiektu honen atzean gauden argazkilari-kolektiboak: Silvia Díez Menéndez – Virginia González – David Guerrero – Josean Pablos – Ana Padró – Charo Ramírez – Mikel Rivera – Saúl Vara