Zerdago
← Itzuli agendara
Gorputzak frekuentzian: Alba Fernándezek eta Irene Balzategik eskainitako lantegia, Debris Stevensonen "The Music Is the Body, Is the Word" soinu-instalazioaren testuinguruan
BesteKulturklik

Gorputzak frekuentzian: Alba Fernándezek eta Irene Balzategik eskainitako lantegia, Debris Stevensonen "The Music Is the Body, Is the Word" soinu-instalazioaren testuinguruan

2026(e)ko azaroaren 21(a), larunbata

Tabakalera

Donostia, Gipuzkoa

Inscripción

Lantegi honetan, Debris Stevenson artistaren lanera hurbilduko gara, The Music, Is the Body, Is the Word soinu-instalazioko elementutatik abiatuta. Soinua gorputzaren bidez esperimentatuko dugu, stimming, tapping eta ekolalia praktiken bitartez. Praktika horiek Stevensonen lanaren parte dira, eta pertsona neurodibergenteentzat autoerregulaziorako tresna ere izan daitezke. Gure gorputza frekuentzia propioa duen irrati baten moduan irudikatuz —seinaleak igorri eta jasotzen dituen, sintonizatu eta desintonizatzen den gorputz bat—, praktika horiek esperientzia kolektibo nola bihur daitezkeen aztertuko dugu: espazioa, geure burua eta elkar entzunez; mugituz, bibratuz, soinuak sortuz, errepikatuz, imitatuz eta esperimentatuz, gorputz bakoitzetik sortzen diren frekuentziei arreta jarriz. Lantegia askotariko gorputz, adimen eta esperientziak dituzten pertsonei zuzenduta dago. Ez da aldez aurreko esperientziarik behar.