Zerdago
← Itzuli agendara
Asteklima 2026: "Klima aldaketari aurre egin!"
ErakusketaKulturklik

Asteklima 2026: "Klima aldaketari aurre egin!"

2026(e)ko urriaren 20(a), asteartea → 2026 urr. 22(a)

Zelai Arizti Kultur Etxea

Zumarraga

Asteklima 2026 ekimenaren barruan. “Klima aldaketari aurre!” erakusketa egongo da ikusgai Zelai Ariztiko Kultur Etxearen sarreran (Izadi 21 eta Laia kooperatibak osatutako lan-taldearena). Bederatzi panelek osatzen dute erakusketa, eta herritar guztiek izango dute bertara hurbiltzeko aukera. Erakusketak klima-aldaketa zer den, zergatik sortzen den eta eragiten dituen kalteak azaltzen ditu. Halaber, egoerari aurre egiteko eta klima-aldaketaren ondorioetara egokitzeko har daitezkeen neurri pertsonal eta kolektiboak aurkezten ditu. Mundu mailako fenomenoari buruzko ikuspegi orokorra eskaintzeaz gain, erakusketak Zumarragako egoerari buruzko informazioa ere jasotzen du, energia-kontsumoari eta berotegi-efektuko gasen emisioei dagokienez.