
MusikaesKulturklik
Mareak Jaialdia 2026: Harria
2026(e)ko urriaren 23(a), ostirala
Bermeoko Kafe Antzokia
Bermeo
6 €
2026ko Mareak Jaialdiaren barne. Gauean, 20:30ean, Harria taldeak joko du Bermeoko Kafe Antzokian. Aitor Aldanondok gidatutako proiektuak folkaren, rockaren, psikodeliaren eta countryaren doinuak euskal tradizio liriko eta musikalarekin lotzen ditu. Euskal musikagintzan ibilbide luzea duten musikariek osatzen dute taldea. Kontzerturako sarrera 6 eurokoa izango da.