
MusikaesKulturklik
Mareak Jaialdia 2026: Zalantza baten itzala
2026(e)ko urriaren 24(a), larunbata
Bermeo
Gratis
2026ko Mareak Jaialdiaren barne. 19:00etan, Zalantza baten itzala taldeak musika-saioa eskainiko du Irakaskintzako karpan. Laukoteak erritmo hipnotikoak, hitzak, sampler-ak eta doinu malenkoniatsuak uztartzen ditu, ohiko kontzertu-formatutik aldentzen den proposamen batean. Musikaren bidez, botere-harremanei buruzko gogoeta eta aldaketa kolektiborako deia egiten ditu. Saioa doakoa izango da.