Zerdago
← Itzuli agendara
Mareak Jaialdia 2026: "IRAUN" + Sophia Djebel Rose
MusikaesKulturklik

Mareak Jaialdia 2026: "IRAUN" + Sophia Djebel Rose

2026(e)ko urriaren 24(a), larunbata

Bermeoko Kafe Antzokia

Bermeo

8 €

2026ko Mareak Jaialdiaren barne. Mareak Jaialdiaren azken hitzordua 21:30ean izango da, Bermeoko Kafe Antzokian. Lehenik, IRAUN dantza garaikideko pieza aurkeztuko dute Amaia Elizaran dantzari eta koreografoak eta Neønymus proiektuaren sortzaile Silberius de Ura musikariak. Gorputza, ahotsa, teknologia eta soinu-tresna bereziak uztartzen dituen lanak berpizkundea du ardatz, eta inprobisazioari esker emanaldi bakoitza bakarra da. Ondoren, Sophia Djebel Rose artista frantziar-marokoarraren kontzertua izango da. Folkaren, ahots-esperimentazioaren eta musika abangoardistaren artean kokatzen da haren proposamena; gitarra eta harmonioa oinarri hartuta, natura, mistizismoa eta poesia uztartzen ditu, ikuspegi feminista eta ekologikotik. Bi emanaldiak ikusteko sarrera bakarra izango da, 8 eurokoa.