Zerdago
← Itzuli agendara
San Sebastián Moda Festival 2026
Jaiak eta jaialdiakesKulturklik

San Sebastián Moda Festival 2026

2026(e)ko urriaren 19(a), astelehena → 2026 urr. 24(a)

Donostia, Gipuzkoa

Urriaren 19tik 24ra, udazken-neguko San Sebastián Moda Festival gure agendetan sartuko da indarrez, lurraldeko sei kokapen estrategikotan banatutako programazio batekin. Getariako Cristóbal Balenciaga Museoa, Donostiako San Telmo Museoa eta Tabakalera izango dira egoitza nagusiak. Urriaren 22ko gaua edizio honetako jardunaldirik ikonikoena bihurtuko da berriro ere, Cristóbal Balenciaga Museoan egingo den pasarelararekin. Bertan aurkeztuko da Mans-en desfilea —Espainiako ehungintza-industrian azken hamarkadako firma eragingarri eta apurtzaileenetako bat— eta Eder Aurreren ‘fashion show’-a, gaur egungo ‘made in Euskadi’ren funtsezko beste figura bat. Laura Chamorrok, San Sebastián Moda Festivaleko zuzendariak, honako hau azaldu du: “Mans-ek atzera begirako argitaragabe bat aurkeztuko du, bere ibilbidean zehar bidaia bat eskainiz. Azken hamarkadako lana islatuko da taularatze baten bidez, pasarela honetan lehen aldiz, erabat gizonezkoen gakoan”. Chamorrok gaineratu duenez, “desfilea artisautza eta jakintza ikasgai bat izango da. Josturari egindako homenaldia, nortasun propiodun sorkuntza eta lanbidearekiko zintzotasuna defendatuko dituen ekosistema batekin". Bestalde, Jaialdiko arduradunak Eder Aurre izatearen garrantzia ere azpimarratu du, moda garaikidearen barruan nortasun propioa eraikitzea lortu duen euskal diseinatzaileen belaunaldi berriko izen handietako bat baita. “Firma bizkaitar honek hilabeteak daramatza bere amamei omenaldia egingo dion bilduma esklusibo bat sortzen, honelako ekitaldi baten pasarelan jendaurrean aurkezteko. Harrotasunez onartu du erronka. Gainera, markak zuzeneko musika izango du Suakairen eskutik; kalitatean, berrikuntzan eta xehetasun bakoitzaren zainketan oinarritutako kolektibo artistiko ezberdina. Bere taularatzearen oinarrizko kontzeptuetako bat neomusikaren ingurukoa da, musika beste kultur diziplina batzuekin (kasu honetan modarekin) erlazionatzen denean gerta daitekeena arakatuz”. Goizane Álvarez Kultura diputatuak ere Balenciaga Museoko jardunaldiaz hitz egin du, sektorearentzako aukera eztabaidaezin gisa definituz. “San Sebastián Moda Festival moda-sektorearen topagunea da, Gipuzkoako sormen-talentua ikusarazteko aukera bat, diseinuarekin, modarekin eta ehungintza-tradizioarekin lotura estua duen lurraldea baita. Gipuzkoa sorkuntza-historian aztarna utzi eta euren talentua gure mugaz harago eraman duten sortzaile handien lurraldea da. Ondare hori gure kultur nortasunaren parte da, eta gaur egun euren begirada propioa eskaintzen duten diseinatzaileen belaunaldi berriekin bizi da”. Balenciagatik San Telmora doan bidaia Bestalde, urriaren 24an, San Telmo Museoko elizan sei ‘fashion show’ antolatuko ditu 10:45etik 21:30era arte. Álex Vallejo Joyeros firmaren aurkezpenetik eta Ione Iruretagoienak SSMFen egingo duen estreinalditik hasi, eta SKFK, Sophie et Voilà eta Lily & You bezalako firma finkatuen sorkuntzetaraino, edota Devota & Lomba markaren 40. urteurrenaren ospakizuneraino. “Euren proposamenak erakusteko Donostia berriro aukeratu duten nazioarteko kokapeneko lau enpresaren eta lekukoak diren bikaintasunaren ikur diren beste bi firmen partehartzea azpimarratu behar da. Atzera begirakoak, neguko bildumak eta 2027ari begirako proposamenak espazio berean biziko dira”, zehaztu du Jaialdiko zuzendariak. Gainera, jardunaldi horretan Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailak bultzatutako ‘Euskadiko Moda Sarien’ hamargarren edizioa ospatuko da. Auzmendik (‘Enpresa Ibilbideari Saria’), Soulek. (‘Concept Store Nabarmenenari Saria’) eta Aranak (‘Jasangarritasun Saria’) jasoko dituzte bereizgarri horiek. Izaskun Gómez Eusko Jaurlaritzako Merkataritza zuzendariarentzat, “San Sebastián Moda Festival funtsezko hitzordua da gure marka, diseinatzaile eta profesionalei ikusgarritasuna ematen laguntzeko, nortasuna, kultura, diseinua eta jarduera ekonomikoa uztartzen dituen sektore baten potentziala agerian utziz. Eusko Jaurlaritzatik honelako ekimenen garrantzia nabarmendu nahi dugu, tokiko merkataritza indartzen, ekintzailetza bultzatzen eta moda herritarrengana hurbiltzen laguntzen baitute. Moda gure hiriak dinamizatzeko, aukerak sortzeko eta Euskadik eskaintza komertzial eta sortzaile propio, lehiakor eta berezitua duen lurralde gisa duen posizioa indartzeko tresna ere bada”. Aurreko edizioetako bideari jarraituz, sariak jaso baino 24 ordu lehenago, hiru kasu komertzialek ‘Face to face’ (aurrez aurreko) bat izango dute sektorearekin, merkataritza, ingurumen-ildo eta artisautza ikuspegi batetik analisia egiteko. Cristóbal Balenciaga Museoan eta San Telmo Museoan egingo diren desfile-jardunaldiak hirugarren kokaleku batekin osatuko dira. Urriaren 24an, San Sebastián Shops-ek ‘fashion show’ bat bultzatuko du berriro ere; bertan parte hartuko duten Donostiako hamalau establezimenduak The Social Hub-era lekualdatuko dira, helburu bikoitzarekin: hiriko auzo ezberdinak ikusaraztea eta hurbileko saltokien proposamenak bultzatuz komunitatea egitea. Ekintzailetza Jaialdiaren ardatz berri gisa Urriaren 21ean, asteazkena, orain arte inoiz ikusi gabeko hitzordu batean, San Sebastián Moda Festival Tabakalerara lekualdatuko da, Donostiako Sustapenak bultzatutako ekintza batean, sare sozialen munduari begirada bat botatzeko, oso ikuspegi berezi batetik: talentu ekintzaile, gazte, tokiko eta emakumezkoenetik. Izan ere, Donostiako leku honetako Prisma Aretoan mundu digitalean bidean ari diren hiru emakumeren arrakasta-kasuak ezagutu ahal izango ditugu. Yoana Figueras (@enmisstrece), Nagore Pérez (@littlelola.donostia) eta Sara Rekalde (@yorsio_com) izango dira topaketa honetako hiru protagonistak. Lehenik eta behin banaka, eta, ondoren, elkarrizketa-mahai batean, sare sozialetan eta ondorengo negozioetan nola ekitea lortu duten azaltzeko. Ane Oyarbide Ekonomia eta Toki Enpleguko zinegotziarentzat, “moda eta ehungintza-merkataritza ez dira talentuaren eta sormenaren adierazpen soil bat, gure hirian dugun ekintzailetza-gaitasunaren erakusgarri ona ere badira. Marka bakoitzaren, negozio bakoitzaren eta proiektu berri bakoitzaren atzean aurrera pauso bat ematea, arriskuak hartzea eta ideia bat aukera bihurtzea erabaki duen pertsona bat dago”. Alde horretatik, nabarmendu du “aurten Udaletik San Sebastián Moda Festivalen hain zuzen ere ikuspegi horretatik parte hartzen dugula, modak aukera berriak sortzeko duen gaitasunean jarriz fokua”. Era berean, gaineratu duenez, “ekintzailetzak ez ditu negozio berriak soilik sortzen. Aukerak, talentua, berrikuntza sortzen ditu eta gure ehun ekonomikoa indartzen laguntzen du. Horregatik, Ekonomia eta Toki Enplegu Zinegotzigoitik, Donostiako Sustapenaren bitartez, pertsona ekintzaileen ondoan egon nahi dugu eta bide horretan lagundu, beren talentua eta ideiak babestea Donostiaren etorkizunaren alde egitea ere badelako”. Ekonomia zirkularra, funtsezko beste ardatz bat Urriaren 22ko goizean zehar, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak, edizio bakoitzeko prestakuntza-jardunaldi itxaropentsuenetako bat bultzatuko du berriro ere, hiru mahai-inguru eta bi hitzaldirekin. ‘Moda eraldatzen: konpromisotik lehiakortasunera’ izenburupean, azken araudietan sakonduko dute, ehungintzako trazabilitateari eta birerabilpenari arreta berezia eskainiz. Irene Maldini, Maribel Herranz, Iván Rodríguez, Tony Pinville, Paloma G. López, María Negro, Antonio Castro-Villacañas, Valeria Mangani, Lucas Hunter eta Sofía García Torres izango dira jardunaldi estrategiko honetan parte hartuko duten profesionaletako batzuk. Mónica Pedreira, Gipuzkoako Foru Aldundiko Trantsizio Ekologikoko zuzendariak, gogorarazi duenez, “moda eraldaketa sakona bizitzen ari da, eta Gipuzkoak aldaketa horren parte aktibo izan behar du. Ekitaldi honetan moda jasangarria bultzatzen hogei edizio eman ondoren, urrats bat harago joan nahi dugu, jasangarritasuna berritzeko, lehiakortasuna hobetzeko eta kalitatezko enplegua sortzeko aukera bihurtu. Horretarako, enpresak, ezagutza, teknologia eta talentua baditugu. Jasangarritasun Departamentutik sektoreari laguntzen jarraituko dugu moda zirkularrago, berritzaileago eta etorkizunerako prestatuago baten aldera egiteko”. Ibilbide bat eta hazkunde organiko bat 2026 urte honetan, San Sebastián Moda Jaialdiak urrats bat eman du bere hazkundean eta bilakaeran, bere webgune berrituarekin (www.sansebastianmodafestival.com). Plataforma digital honek hazkunde-etapa baten isla da, irudi bisualago batekin eta bere etengabeko eraldaketa definitzen duten balioekin lerrokatuta. Azken erabiltzailearen eta prentsaren esperientzia inspiratzeko, konektatzeko eta errazteko diseinatua, webgune berriak berehalako informazioaren aldeko apustua egiten du ikus-entzunezko hizkuntza baten bidez. Bertan, desfilez, foroz, hitzaldiz, mahai-inguruz eta ‘Beauty days’ izeneko egunez betetako programazioaren talentua, sormena eta berrikuntza ezagutuko ditu; azken hau, estatuko edertasun-operadoreen eskutik azken edizioetan txertatutako beste ildo estrategiko bat izanik.