
"Algoritmoa, lurraldea eta biztanleria: Gazan AAren erabilera militarra ikertzeko tresnak"
2026(e)ko azaroaren 4(a), asteazkena
Tabakalera
Donostia, Gipuzkoa
Inscripción
2024ko maiatzean, Israelgo Aireko Indarrak eta Inteligentzia Dibisioak Israelen Defentsa Saria jaso zuten, haien «helburu-fabrika» arrakastatsua izan zelako: sistema horrek algoritmoak eta adimen artifizialeko ereduak erabiltzen ditu pertsonak Gazako helburu militar gisa identifikatzeko. Horren logika kutxa beltz batean dago ezkutatuta, edozein ikerketatik kanpo. Forensic Architecturen ikerketa abiapuntu, Júlia Nueno Gitartek metodologia bat proposatu du kutxa beltz horretara hurbiltzeko, Palestinako lurraldean eta palestinarrengan dituen ondorio materialak oinarri hartuta. Neurona-sareak eta analisi espaziala erabilita, hainbat objektu, gertakari eta kartografia berreraikitzen ditu, herritarrak sistema horrekin harremanetan jartzera behartuak diren uneetan arreta jarrita. Une horretatik aurrera, helburu-fabrika muntaia gisa azaleratzen da. Bertan, zaintza digitalak eta espazio-kontrolak bizitza zibila berrantolatzen dute helburuak sortzeko. Espazioaren irakurketa, beraz, sistema algoritmiko opakoak galdekatzeko eta, potentzialki, eteteko modu bihurtzen da. Saio honetan, helburu-fabrika ikertzeko garatu dituen tresnen eta metodoen berri emango digu Júliak. Aldi berean, proposatzen du nola berenganatu Gazan pertsonak sailkatzeko eta ezabatzeko erabiltzen diren teknologia berriak, teknologia horiekin ezagutza kritikoa eraikitzeko eta ebidentziarako eta kontuak emateko tresna bihurtzeko.