
Bisita giadatuak: "World Press Photo 2026"
2026(e)ko urriaren 19(a), astelehena → 2026 aza. 15(a)
Centro Cultural Montehermoso
Gasteiz, Araba
Gratis (inscripción)
Aurten ere, hogeita laugarrenez, munduko fotokazetaritza lehiaketa garrantzitsuena Vitora-Gasteizera iritsiko da. Oraingoan, 42 istorio bisual egongo dira ikusgai, beste hainbeste kazetarirenak (10 emakume aurtengo edizioan), askotariko ikuspegi eta eduki hunkigarriekin. Bisita gidatuak World Press Photo erakusketara (urriaren 19tik aurrera) Ikastetetxeak: Bisitak, astelehenetik ostiralera,10:00etatik 11:00etara egingo dira (euskaraz eta gaztelaniaz). Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 20:00etara, 945 161 830 telefonora deituz eman behar da izena. Izena emateko epea urriaren 15ean, 12:00etan, irekiko da. Gehienez 25pertsona. Taldea, Montehermosoko klaustroan zain egongo daerakusketara gidarekin jaitsi arte. Herritarrak: Bisitak ostegunetik larunbatera, 18:00etatik 19:00etara eta igandetan eta jaiegunetan 12:00etatik 13:00etara egingo dira (ostiraletan eta igandetan euskaraz / ostegunetan eta larunbatetan gaztelaniaz). Ez da izenik eman behar. Gehienez 25 pertsona. Taldea eraikineko klaustroan osatuko da jendea iritsi ahala eta ordena errespetatuz erakusketara gidarekin jaitsi arte.