
AURORA BAUZÀ & PERE JOU: "LOBO"
2026(e)ko azaroaren 18(a), asteazkena
AZ Azkuna Zentroa
Bilbo, Bizkaia
15 €
Kantu errenazentista bat du abiapuntu "LOBO" lanak, Aurora Bauzà eta Pere Jouren obra berriak. Biak ala biak erreferenteak dira sorkuntza eszeniko garaikidean, ahotsaz eta gorputz, mugimendu, argi eta espazioarekin lotuta dituen aukerez egin duten ikerketagatik. Hitzik eta testurik gabe, hasieran Aste Santuan interpretatzen zen polifonia batetik abiatzen da pieza, eta esangura berri batez jantzitako esperientzia sentsorial bat eraikitzen du. Ahotsa, mugimendua eta argia korapilatu egiten dira sorkuntzan. Lanak gonbit egiten du begiratzeko ikusgarri bihurtzen denari eta ezkutuan edo esan gabe geratzen denari. Esekita dagoen eskultura handi baten inguruan egituratzen da espazioa. Eskultura etengabe aldatzen ari da, hizketan jarduten du antzezleekin, loturen, nahien, kexen eta tentsioen adierazpen fisiko bihurtuz. Horrela, ahotsa ez da gertaera musikal huts bat, eta harremanetarako, orientaziorako eta elkar aitortzeko keinu bihurtzen da. Hitza erabili gabe, LOBO obrak proposatzen duen esperientzia sentsorialean, kantuak, mugimenduak eta argiak gonbit egiten diete ikusleei hausnarketa bat egitera alteritateari buruz, eta arreta jartzen dute giza loturen garrantzian, kide izateko beharrean eta bestengana hurbiltzen gaituzten indarretan. SINOPSIA Alonso Lobo (1602) konpositore errenazentistaren (1602) De lamentatione Ieremiæ Prophetæ musika koralean oinarrituta, LOBO obrak gogoeta eszeniko eta poetiko bat proposatzen du sei antzezlerentzat, eta, bertan, ahotsa, gorputza eta argia hizkuntza bakar batean elkartzen dira. Kantu kolektibotik eta paisaia koreografiko sotil eta denboraz kanpoko batetik abiatuta, LOBO obrak polifonia eremu musikaletik arlo eszenikora eramaten du, presentzia partekatuaren indarra eta komunitatean biltzeko formak berriz aurkitzeko beharra aztertzeko, gero eta bakartuago gauden egoera honetan. FITXA ARTISTIKOA Kontzeptua eta zuzendaritza: Aurora Bauzà & Pere Jou Sorkuntza: Aurora Bauzà & Pere Jou antzezleekin Antzezleak: Lola Saint-Gilles, Carla Vukmirovic, Sara Bertolucci, Stefán Halldórsson, Esther Bachs eta Pere Jou Argi-diseinua: Gemma Abellán Eszenografia eta espazioa: Jou Serra, Aurora Bauzà & Pere Jou Argi laserren instalazioa: Jou Serra Musika-konposizioa: Aurora Bauzà & Pere Jou, Alonso Loboren De lamentatione Ieremiæ Prophetæ lanean (1602) oinarrituta Soinu-diseinua: Aurora Bauzà Koreografia: Aurora Bauzà & Pere Jou Lankidetza koreografikoa eta dramaturgikoa: Alessandro Sciarroni Jantziak: Manuel Mateos Paz Laguntza teknikoa eta argiarena: Manel Quintana