Zerdago
← Itzuli agendara
Astearte Musikala 2026-2027: Cello Duello
MusikaKulturklik

Astearte Musikala 2026-2027: Cello Duello

2026(e)ko azaroaren 24(a), asteartea

Arkabia

Gasteiz, Araba

8 €

Vital Fundazioaren 2026-2027ko Astearte Musikalen barne. Cello Duello biolontxelo bikotea da, Wolfgang Emanuel Schmidt eta Jens-Peter Maintz alemaniar interprete ospetsuek osatua. 1992an, David Geringasekin ikasten ari zirela osatu zuten talde berezi hori. Harrezkero, entzuleak liluratzen dituzte, dibertsioa eta eskakizun tekniko handia uztartzen dituzten euren programen eskutik. Interprete biek dute ospe handia bakarlari, ganbera-musikari nahiz biolontxelo-irakasle arloetan, eta nabarmentzekoa da duten teknika bikaina eta adierazkortasun lirikoa, mundu osoko agertokietan ikusleak liluratzen dituena. PARTE-HARTZAILEAK Wolfgang E. Schmidt, biolontxeloa Jens Peter Maintz, biolontxeloa OBRAK Joseph Haydn (1732-1809) Bi biolontxelotarako bikotea Re Mayor Hoben. X: 11 Søren Nils Eichberg (1973) bi bilontxeloentzako Toccata Adrien François Servais (1807-1866) Bi biolontxelotarako apeta Jacques Offenbach (1819-1880) 2. bikotea bi biolontxelorentzat Mi maiorrean Niccolò Paganini (1782-1840) Fantasia Moises