
"Atlas_abcdefghijklmnopqrstuvwxyz"
2026(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena
Tabakalera
Donostia, Gipuzkoa
Gratis (inscripción)
ABCDEFGIJKLMNOPQRSTUVWXYZ. Txiki txikitatik ikasi behar izan ditugu haien izenak, haien soinua eta haien kokapen zehatza alfabetoan. Letren formak hitzak idazteko osagaitzat erabili ditugu egunero, baina haien aspektu grafikoa alde batera utzi izan dugu, tipografia bat edo bestea hautatzeko ez baldin bada. Lantegi honetan, letren forma abstraktuak landuko ditugu, haien berezitasun grafikoak ezagutzeko eta, haiekin jolastuz, irudi berriak sortzeko. Horretarako, letra transferigarriak erabiliko ditugu. Teknika zahar horrek letrak eskuz lantzeko eta tipografia ordenagailutik kanpo arakatzeko aukera ematen du. Hasteko, letren arteko loturak sortuko ditugu, haien formak alfabetoko elementu gisa ez ezik, eraikuntza-bloke grafiko gisa ere ulertzeko. Behin bloke horiek ondo ezagututa, hainbat baliabide grafiko erabiliko ditugu hitzei eta izenei indar bisuala emateko, eta, hortik abiatuta, letrekin marrazten ikasiko dugu. Azkenik, proiektu libre eta pertsonal bat garatzeko tartea izango dugu. Letrekin modu horretan esperimentatu ondoren, komunikazio-tresna huts gisa ikusteari utziko diogu, eta haien ahalmen grafiko eta sortzailea ezagutuko dugu. Horrela, sormena sustatzeko eta adierazpen-modu berriak esploratzeko eskaintzen dituzten aukera ugariak deskubrituko ditugu.