Zerdago
← Itzuli agendara
Lizartzako Kulturaldia 2026: "InproFestAkzioa"
AntzerkiaesKulturklik

Lizartzako Kulturaldia 2026: "InproFestAkzioa"

2026(e)ko azaroaren 27(a), ostirala

Lizartza

Lizartzako 2026ko Kulturaldia programaren barne. Momentuan sortutako antzerkia, inoiz berdina izango ez dena, freskoa eta dibertigarria! Inpro Label taldea sortzen dugun aktoreek urteak daramatzagu antzerki munduan, komedia fisikoa, klouna, musika.... arlo askotan ibiliak gara. Oraingoan, inprobisaketan murgildu gara, disziplina guzti hauek batu edo desmontatzeko!! Publikoari eskatutako proposamenekin egiten dugu lan eta momentuan aurkitutako ideiak taularatzen ditugu bat-batekotasunean. Beti umorez eta maitasunez. Etorri ratu on bat pasatzera! Antzezleak: Xabier Flamarike, Garazi San Martin, Jaione Urtasun, Xabier Artieda, Lorena Arangoa.