
Bisita gidatuak: "Azaroa: Erakustaldien hila"
2026(e)ko azaroaren 7(a), larunbata → 2026 aza. 28(a)
Fábrica-museo La Encartada
Balmaseda
Gratis (con inscripción)
La Encartada Fabrika Museoak "AZAROA: ERAKUSTALDIEN HILABETEA" hitzorduaren edizio berri bati ekingo dio aurten ere. Bisita berezi hauetan hainbat makinen erakusketa praktikoa ikusteko aukera izango dugu. Azaroak 7 – 11:30 eta 12:30tan – Tailer mekanikoa – Kanila-makina konpontzen. Duela gutxi, anezketarako bilbea harilkatzeko kanila-makina txiki baten dohaintza jaso dugu, eta higaduragatik egoera txarrean dauden piezak diseinatu eta egin behar ditugu. Miguel Angel Martínez Vítoresek egingo duen erakustaldiari esker, gure makineriaren konponketa nola erabakitzen, planifikatzen eta bideratzen den jakingo dugu, eta zuzenean joango gara lan-urrats bakoitzera. Azaroak 14 – 11:00, 12:00 eta 13:00etan – Ninet ehungailu mekanikoa. Hurrengo hiru saio hauetan, duela gutxi berreskuratutako ehungailu automatikoa ikusi ahal izango da. Ninet & Co etxearen faktura katalanaren ale bat da, 1905-1906 ingurukoa. Pieza honek, kontserbatu ditugun beste hiruak bezala, mantak egiten zituen eta Laurentino Del Cabo Corderok bere funtzionamendua erakutsiko digu. Azaroak 21 – 11:30 eta 12:30tan – Trikota eta erremailatzea. Txapela egiteak oinarrizko hiru urrats ditu ehungintzan: trikotatzea, erremailatzea, faltak biltzea eta txortena jostea. Erakustaldi honetarako La Encartadako hiru langile ohi izango ditugu. Lehenik eta behin, Mariak trikotatze-sailetik gidatuko gaitu sarea egiteko. Gero, Pilik eta Clemenek esku-trebezia erakutsiko digute, erremailatzeko, faltak biltzeko eta txortena josteko. Azaroak 28 – 11:30 eta 12:30tan – Artisau feltroa eta nuno-feltinga. Fabrikak manufakturatutako produktu guztiek pilatze-prozesua jasaten zuten, ehuna trinkotzea eta sendotzea eragiten duena – feltroa egiteko teknika antzinakoa da, eta ehundu gabeko zuntzen gainean artisau moduan praktikatu daiteke, Linda Prema artisau eta diseinatzaileak erakutsiko digunez. ERRESERBAK: 946 800 778 / laencartada@bizkaia.eus Prezioa: 3,50 €; 16 urtetik beherakoak doan. EZINBESTEKOA ALDEZ AURRETIK ERRESERBATZEA. PLAZA MUGATUAK.