Zerdago
← Itzuli agendara
"Datuen istorioak pantailatik haratago eta komunitatean"
BesteKulturklik

"Datuen istorioak pantailatik haratago eta komunitatean"

2026(e)ko azaroaren 28(a), larunbata

Tabakalera

Donostia, Gipuzkoa

Datuekin lan egiteko ohiko tresnak, kalkulu orrietatik hasi eta grafikoetaraino, zientzia edo negozioen esparruetan hobetu dira. Hala ere, datuek gero eta garrantzi handiagoa hartzen dute hiriek, irabazi asmorik gabeko erakundeek eta kazetariek inguratzen gaituen mundua ulertzeko, komunitate esparruan ere erabakiak hartzen laguntzen diguten heinean. Beraz, geure buruari galdetzen diogu: beharrezkoa al da mundu guztia kalkulu orrietan aditu eta datuen zientzialari bihurtzea? Lantegi honek komunitatean datuak erabiltzeko bide alternatibo bat aurkezten du, pantailetatik urrun sorturiko datuetatik abiatuta, pertsonengana iristeko istorioak kontatzean zentratuko dena. Adibide inspiratzaileak behatuko ditugu, gure testuinguru eta inguruneekin erlaziotuz, eta datuak mundu errealean biziarazteko modu partehartzaile eta ludikoen prototipoak sortuko ditugu. Lantegian ideia hori guztia norberaren proiektuetan edo lanean nola aplikatu jakiteko bide berriak landuko dira, modu honetan datuekin lan egin dezaketen pertsonen kopurua handituz.