Zerdago
← Itzuli agendara
Aitzina Folk 2026: Topafolk: Musika Eskolen Topaketa
BesteKulturklik

Aitzina Folk 2026: Topafolk: Musika Eskolen Topaketa

2026(e)ko azaroaren 28(a), larunbata

Conservatorio de Música Jesús Guridi

Gasteiz, Araba

3 €

2026ko Aitzina Folk jaialdiaren barne. Folk musika eta musika tradizionalaren eskolen topaketak (TOPAfolk) ere ez du hutsik egingo aurten. Ekitaldi honek Gasteizko eta Arabako eskoletako ikasle gazteei musika partekatzeko aukera paregabea eskaintzen die. Hamargarren topaketa honetan parte hartuko duten eskoletako ikasleek hainbat abesti joko dituzte. Horietako abesti bi eskola desberdinetako ikasleek elkarrekin interpretatuko dituzte. Proiektu honen azken helburua da, eskolekin lan eginez, musika-ikasleak motibatzea eta laguntzea. Era berean, ikasleek eta haien familiek jaialdiaren proiektu kultural eta solidarioa bertatik bertara ezagutzeko aukera dute.