Zerdago
← Itzuli agendara
Arratsaldean kontu kontari: "Aintzinako euskal kondairak"
AntzerkiaesKulturklik

Arratsaldean kontu kontari: "Aintzinako euskal kondairak"

2026(e)ko azaroaren 28(a), larunbata

Biblioteca de Ermua

Ermua

Ermuko udal liburutegiak urriaren 17an, larunbatean, ekingo dio «Arratsaldean kontu kontari» programaren denboraldi berriari. Haurrentzako ipuin-kontaketa saio hauen bidez, haurrek istorioez gozatzeko, irudimena lantzeko eta ahozko narrazioaren bidez irakurketaren mundura hurbiltzeko aukera izango dute. Urritik abendura bitartean, hilean behin saio bat egingo da, liburutegian bertan, Amaia Puin eta Lur Usabiagaren eskutik. Ipuinen bidez, haurrek istorioak partekatu, emozioak landu eta ipuinak entzutearen plazerra deskubritzeko aukera izango dute. Saio guztiak 17:30ean hasiko dira, eta 2018 eta 2023 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta egongo dira. Sarrera doakoa izango da, baina aldez aurretik izena eman beharko da, toki kopurua mugatua baita. Saioak: Urriak 17: Amaia Puin, Betiko ipuinak Azaroak 18: Lur Usabiaga, Aintzinako euskal kondairak Abenduak 12: Amaia Puin, Zer daukazu patriketan? Izen-ematea: liburutegian bertan, 943179212 telefonora deituz, zenbaki horretara WhatsApp bat bidaliz edo biblioteca@ermua.eus helbidera mezu bat idatziz.