Zerdago
← Itzuli agendara
Bisita gidatuak: Euskal Museoa Bilbaoko gordailu bisitagarria
BesteKulturklik

Bisita gidatuak: Euskal Museoa Bilbaoko gordailu bisitagarria

2026(e)ko azaroaren 7(a), larunbata → 2026 aza. 30(a)

Museo Vasco Bilbao

Bilbo, Bizkaia

5 €

Euskal Museoa Bilbaok bere gordailu bisitagarria aurkeztu du, eta espazio berria da bisitariei hurbiltzeko museo batean gutxien ezagutzen den lanetako bat: bildumen kontserbazioa eta kudeaketa. Proposamen aitzindaria da, eta, horri esker, Euskal Museoa bere museo-ibilbidean bertan kultura-ondarea nola babestu, aztertu eta kontserbatu zabaltzeko espazio iraunkorra duen Euskadiko museo bakarra izango da. Normalean erreserbetan egoten dena erakusten duen espazioa Gordailu bisitagarria Unamuno eraikineko hirugarren solairuan dago, Kukula espazioaren ondoan, eta helburu argi batekin sortu da: piezak Museoan sartzen direnetik ikusgai jartzen diren arte edo erreserba-gordailuan sartzen diren arte egiten duten ibilbidea ikusaraztea. Espazioak Euskal Museoaren antropologia- eta dokumentu-bildumen aberastasunari eta aniztasunari balioa ematea ahalbidetzen duten eta hainbat arrazoirengatik ohiko museografien parte ez diren funtsak biltzen ditu. Museoak gordetzen duen ondarearen aniztasuna eta objektu bakoitzak eskatzen dituen kontserbazio-beharrak azaltze aldera, espazio berean bizi dira zeramikak, jantziak, altzariak eta grafiko- eta argazki-funtsak, besteak beste. Hala, pieza hauek egongo dira ikusgai, besteak beste: Butroe ibaiaren haranean (Bizkaia) finkatutako arotzek kolore deigarriz egindako eta margotutako errezeldun ohe adierazgarriak; Busturiako (Bizkaia) San Mames zeramika-fabrikako ontziteria eta loza fineko konketak; Barakaldoko (Bizkaia) Munoa finkan kontserbatutako marokoar kaftan exotiko eta originalak, rifeko Mohammed ben Abd el Krim el Jatabi liderrak Horacio Echevarrieta enpresari eta XX. mende hasierako Bilboko burgesiaren ordezkariari egindako oparia; Manilako (Filipinak) portutik penintsulara bidaltzen ziren eta Txinako merkataritzari lotuta zeuden zetazko xal finak, ekialdeko dekorazio-motiboak eraldatu eta lits bereizgarriak gehitu ondoren Euskadiko emakumeen janzkeraren osagarri gisa integratu eta arreoan eta jai-janzkeran gehitu zirenak, Euskal Herriko portuek (Bilbo, esaterako) merkataritza-jarduera handia izan baitzuten; paperezko mapa eta plano ederrak, Europako inprimatzaile eta grabatzaileek XVI. mendetik XIX. mendera arteko euskal lurraldea nola irudikatzen zuten erakusten dutenak; landako oinetakoak eta oinetako tradizionalak (abarkak, eskalapoiak, abarketak), oinetako espezializatuak (erraketak, mendiko eta laneko botak) eta hiri-oinetakoak, zeinen tipologiak eta materialtasunak bizimoduez, estatusaz, gizarte-testuinguruaz, modaz eta abarrez hitz egiten baitute. PROGRAMATUTAKO BISITA GIDATUAK: Lehen bisitaldia Museoak Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatzeko antolatu dituen jardueren esparruan egingo da. Gainera, Museoak bisita gidatuak programatuko ditu hilero espazio horretara (Museoaren programazioaren barruan). Azaroan saio hauek programatuko dira: Azaroak 7, larunbata, 11:00etan (gaztelaniaz) eta 12:00etan (euskaraz) Azaroak 16, astelehena, 17:00etan (gaztelaniaz) eta 18:00etan (euskaraz) Azaroak 21, larunbata, 11:00etan (euskaraz) eta 12:00etan (gaztelaniaz) Azaroak 30, astelehena, 17:00etan (euskaraz) eta 18:00etan (gaztelaniaz) Bisita horietan parte hartu nahi dutenek Euskal Museoa Bilbaoren webgunean eman beharko dute izena: www.euskalmuseoa.eus Bisita gidatuen prezioa 5 €/pertsona izango da, eta gehienez 10 pertsonako edukiera izango du, bilduma kontserbatzeko espazioa baita. (Gutxieneko edukiera: 5 pertsona) Museoko sarrera ere ordaindu behar da, dagokion prezioari jarraikiz. Museoak bisita gidatuak ere eskainiko ditu talde txikientzat (gehienez 10 pertsona), zentroaren ohiko ordutegian. Erreserbak gutxienez 72 ordu lehenago egin behar dira, 946 076 548 telefonoaren bidez (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara) edo erreserbak@euskalmuseoa.eus helbide elektronikoa erabilita.