Zerdago
← Itzuli agendara
Ispilu(h)ari 2026: "Etxerik txikiena"
AntzerkiaesKulturklik

Ispilu(h)ari 2026: "Etxerik txikiena"

2026(e)ko abenduaren 20(a), igandea

Deba

Etxerik txikiena antzezlanak haur errefuxiatuek bizi duten ziurgabetasunaz hitz egiten du; euren sorlekua utzi behar dute norakoa zein duten jakin gabe. Deserrotzeaz eta zaurgarritasun-egoeretan pertsonen arteko harremanek duten garrantziaz hitz egiten du. Norberaren etxebizitza segurtasunez eta lasaitasunez bizitzeko tokia bada, zein da horretarako unitaterik txikiena? Baliteke besarkada bat izatea etxerik txikiena… EGILEA: Maialen Díaz. ZUZENDARITZA: Rosa Díaz. ANTZEZLEAK: Laura Villanueva Arteaga, Eva Azpilikueta. MUSIKA: Asier Fernández, Eneko Anaut. JANTZIAK: Aiora Ganuza, Hari&ari. IRAUPENA: 70′. HIZKUNTZA: Euskaraz. IKUSLEA: +6 urte.