Zerdago
← Itzuli agendara
Astearte Musikala 2026-2027: Trío Salduie
MusikaKulturklik

Astearte Musikala 2026-2027: Trío Salduie

2027(e)ko urtarrilaren 12(a), asteartea

Arkabia

Gasteiz, Araba

8 €

Vital Fundazioaren 2026-2027ko Astearte Musikalen barne. Salduie hirukotea 2000. urtean sortu zen, eta gaur egun Zaragoza izenez ezagutzen dugun tokian Iberiar kulturaren biztanleria finkatu zen lekuak izan zuen izenetik hartu zuen bere izena, hangoak baitira. Espainiako musikaren zabalkundean interes berezia duen taldea da, eta errepertorio horretako azken mende biak hartzen ditu bere programetan. Espainiako musika-ondarea bilatzeko, berreskuratzeko, aztertzeko eta zabaltzeko lan handia egiten du. Salduie hirukoteak Espainiako eta Europako kontzertu zikloetan hartu du parte eta, orain arte, bost disko grabatu ditu. Oraingoan, euskal konpositoreetan eta Euskadirekin lotura estua izan zuten beste batzuetan oinarritutako programa dakarte. PARTE-HARTZAILEAK Daniel Francés, biolina Nuria Gañet, biolontxeloa Consuelo Roy, pianoa OBRAK Euskadi eta hirukotearentzako musika espainiarra Sorozábal Chacón Otaño Fdez. Arbós Beobide Sanmartín