Zerdago
← Itzuli agendara
"Hemen ez den nonbait"
ErakusketaKulturklik

"Hemen ez den nonbait"

2026(e)ko urriaren 1(a), osteguna → 2027 urt. 24(a)

Ciudadela

Iruñea, Nafarroa

Ziudadelako Arma Aretoa 2026/10/01 – 2027/01/24 Hemen ez den nonbait Jone Rubio Mazkiaran eta Elena Olave Duñabeitiak komisariatutako erakusketa Hemen ez den nonbait memoria gorpuzteko moduen eta lekukotasunari buruzko erakusketa kolektiboa da, non Ainhoa Apezteguia, Leire Lacunza eta Nagore Chivite artista garaikideen lanak Iruñeako Udaleko Bildumako zenbait artelanekin batera dialogatzen baitute. Ebokazioaren ideiatik abiatuta -hau da, gogamena eta irudimenaren bitartez orainaldira zerbait ekartzearen ideiatik- Ziudadelako Arma Aretoaren eta espazio hori okupatuko duten artisten lekukotasun historiko eta pertsonalaren arteko korrelazioaz dihardu erakusketa, beti ere artelanen poetikotasunari, lausotasunari eta zehaztuezinari garrantzia berezia emanez. Izan ere, mostra hau erakusketa-espazioan dagoenari eta, aldi berean, ez dagoenari buruz estetikoki hausnartzeko modu gisa planteatzen da. IRUÑEKO UDALETXEKO ARTE GARAIKIDEKO BILDUMAN HAUTATUTAKO LANAK Mireya Masó Sin título. Argazkia. 2001 Mads Gamdrup Sín título. Argazkia. 2001 Eulalia Valldosera La espera. Argazkia. 1999 Elena Urdaci De regreso a casa. Eskultura. 2002 Pilar Pequeño. Negutegien serieko argazkiak. 1983 Elba Martinez No un sitio sino el sitio. Bideoa. 2003 Pilar Soberon Disseminations. Objektua. Carmen Marcos Arqueología de una tristeza. Eskultura. 1995 Iranzu Antona Amigas. Instalazioa. 2007 Txaro Fontalba Carta de amor. Eskultura. 2007 Mariana Vassileva Journal. Bideoa. 2005 Txomin Badiola. Obra grafikoa. 2007. Erakusketaren jarduera osagarriak Erakusketarekin batera, hiru jarduera osagarri antolatu dira: bi idazketa-lantegi eta kontzertu bat. Lehenengo lantegiak Oroimena orri zuri bat da izena du eta Iñigo Satrustegik gidatuko du azaroaren 7an, larunbatarekin, 11:00etan; leku-kopurua mugatua da eta cultura@pamplona.es helbide elektronikoan erreserbatu behar dira. Lantegian kontakizuna eta oroimena landuko dira. Bigarren lantegia 2027ko urtarrilaren 16an (larunbata) eginen da, 11:00etan, Ingurua izendatuz gerorako lur bat malgutuz izenburupean: Ane Zubeldia Magriña idazlearen Kontra (Susa, 2025) liburuan agertzen den aipu bat da. Lantegi horretan, Ainhoa Apezteguia eta Nagore Chivite idazleek irudiak beren testuekin eta beste idazle batzuenekin hartu-emanean jartzen dituzte esperientzia eta narratiba propioak kolektibotik eta taldeka lantzeko xedez. Lantegia euskaraz eginen da eta aldez aurretik izena eman behar da cultura@pamplona.es helbidean. Hirugarren jarduera abenduaren 12an eginen da, larunbatarekin, 18:00etan: musika eta ikus-entzunezkoak uztartzen dituen Carmasutra izeneko kontzertua izanen da, Carmen Rodriguez Conesaren eskutik.