
Negufest 2027: Wim Mertens
2027(e)ko otsailaren 5(a), ostirala
Muxikebarri - Centro de Arte, Cultura y Congresos de Getxo
Getxo
30 €
Wim Mertens agertokira itzuliko da bere formaturik intimoenean: bakarka, pianoa eta ahotsa lagun dituela. Bere bira berrian, konpositore belgikarrak Ma Soeur Masculin laneko piezak eta piano bakarrerako obren aukeraketa bat uztartuko ditu. Edertasun delikatuko eta intentsitate liriko sakoneko unibertso musikala, Struggle for Pleasure, Often a Bird eta Close Cover bezalako pieza enblematikoak biltzen dituena. Bere musikak, Peter Greenawayren The Belly of an Architect filmaren soinu-bandak besteak beste, mundu osoko aretoetako publikoaren aitortza jaso du. Gaur egungo sortzaile handietako baten hizkuntza musikal paregabeaz gertutik gozatzeko aukera aparta.