
Astearte Musikalak 2026-2027
2026(e)ko azaroaren 10(a), asteartea → 2027 mar. 23(a)
Arkabia
Gasteiz, Araba
8 / 90 €
Vital Fundazioaren Astearte Musikalak lekuz aldatu dira 37 urte bete dituzten edizio honetan. Datorren azaroaren 10etik datorren urteko martxoaren 23ra arte hamabost kontzertu eskainiko dituzte, estatuko eta nazioarteko ganbera-musikari onenetako batzuen eskutik. Emanaldiak ARKABIAn izango dira, 19:30ean, eta abonuak nahiz sarrerak bihar, urriaren 14an, 11:00etatik aurrera izango dira salgai, www.arkabia.eus webgunean edo aurrez aurre ARKABIAn (Posta kalea 13-15, Vitoria-Gasteiz). Zikloaren XXXVII. edizioak ensemble bat, hiru boskote, laukote bi, hirukote bat, lau bikote eta bakarlari bi izango ditu. Horiek guztiek, Musikene – Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko eta Jesus Guridi Kontserbatorioko ikasleentzat gordetako hitzordu biekin batera, gazteak eta beteranoak uztartzen dituen programa osatuko dute. Besteak beste, Beethoven (errepikatuena, bere heriotzaren 200. urteurrena delako), Dvorak, Liszt eta Debussy konpositore klasikoen piezak interpretatuko dituzte, hainbat musika-alditako berrogeita hamar egileren zerrenda osatu arte. Inaugurazio-ekitaldia, azaroaren 10ean, Londresen bizi den Antonio Oyarzabal piano-jotzaile laudioarraren esku izango da eta Bretón laukote ospetsuarekin batera, Anton Dvo?áken eta Amy Beachen hari kintetoez osatutako programa eskainiko dute. Ondoren, asteartez astearte, honako hauek etorriko dira: etorkizun handiko Antaeus Quintet (11/17); Cello Duelloren maisutza (11/24); Dmytro Choni piano-jotzaile ukrainarra (12/01), Paloma O'Shea Santanderreko Nazioarteko Piano Lehiaketaren irabazle izan zenean bisitatu gintuena; Onieva eta Solís bikotearen Gau bat Operan (12/15); eta Tubala Brass boskoteak Sustraiak eta Zerumugak programa ekarriko du, urtea agurtzeko (12/22). Gabonetako etenaldiaren ondoren, 2026ko urtarrilaren 12an ekingo zaio berriro programazioari, Salduie hirukote aragoiarraren eskutik, eta Sarasateri Tianwa Yang eta Nicholas Rimmer-ek egingo dioten omenaldia etorriko da jarraian (01/19). Otsaila Michael Andreas Häringer (02/02) piano-jotzaile gaztearen birtuosismoa lagun hasiko da, atzetik Musikene-Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko ikasleak etorriko dira (02/16), eta Mireia Pintó mezzo-sopranoaren Cabaret Songs lanek emango diote amaiera, Vladislav Bronevetzkyk pianoan lagunduta (02/23). Martxoan amaituko da zikloa, Jesús Guridi Musika Kontserbatorioko ikasleen eskutik (03/02), eta hiru kontzertu handi ere egingo dira: Mandelring Quartett taldeko alemanak (03/09), Camerata Nordica ensemble suediarra (03/16) eta, bukatzeko, Osimun Quartet saxo-laukotea (03/23). Abonu eta sarreren salmenta 15 kontzertuetarako eskuragarri dauden 170 abonamenduen (90 €) salmenta bihar, urriaren 14an, hasiko da, 11:00etatik aurrera, www.arkabia.eus webgunean eta bere egoitzan (Posta kalea, 13-15). Halaber, zikloko edozein kontzertutarako sarrera solteak ere eros daitezke (8 €) egun horretatik aurrera. Astearte Musikalak 2026-2027: egitaraua (pdf)