Zerdago
← Itzuli agendara
"ICONS", Steve McCurry-ren erakusketa
ErakusketaKulturklik

"ICONS", Steve McCurry-ren erakusketa

2026(e)ko azaroaren 26(a), osteguna → 2027 mar. 29(a)

AZ Azkuna Zentroa

Bilbo, Bizkaia

Steve McCurry argazkilaritza garaikidearen erreferente bat dugu, eta ICONS bere atzera begirako erakusketarik osatuenetako bat da, formatu handiko 100 argazki baino gehiago baititu. Biba Giacchettik komisariatutako erakusketa honek argazkilariaren irudirik ikonikoenak ditu, hala nola Sharbat Gularen erretratu mitikoa, hau da, 1985ean National Geographic aldizkariaren azala izan zen neskatila afganiarraren argazkia. Beste argazki ezagun batzuk ere badaude, berrogei urteko ibilbide luzean hartu dituenak, baita lanik berrienak ere.