Zerdago
← Itzuli agendara
Liburuak Trukatzeko Azoka – Liburutegien Eguna 2026
AzokaKulturklik

Liburuak Trukatzeko Azoka – Liburutegien Eguna 2026

2026(e)ko urriaren 24(a), larunbata → 2026 urr. 25(a)

Iradier Arena

Gasteiz, Araba

Gratis

Aurten ere, Liburuak Trukatzeko Azoka antolatuko du Udalaren Liburutegi Sareak Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatzeko. Hori dela eta, 16. edizio hau urriaren 24 eta 25ean ospatuko da. Udalaren Liburutegi Sareak milaka liburu jarriko ditu. Garrantzitsua: 2000. urtetik aurrerako liburuak onartuko dira bakarrik. Larunbata, urriak 24: 11:00-13:45. Trukeak. 11:30-13:30. Musika zuzenean: Caoba 11:30-13:30. Haurrentzako tailerra: “Hatz-txotxongiloak”. Ele bietan. 17:30-20:15. Trukeak. 17:30-19:30. Haurrentzako tailerra: “Paperezko pertsonaia artikulatuak”. Ele bietan. 18:00-19:30. Musika zuzenean: Caoba Igandea, urriak 25: 11:00-13:45. Trukeak. 11:00-13:00. Haurrentzako tailerra: “Automatak: ipuinetako pertsonaiak”. Ele bietan. 11:30-13:00. Musika zuzenean: Caoba Trukearen arauak: Onartuko dira: Pertsonako 5 liburu trukatu ahal izango dira gehienez. Soilik 2000. urtetik aurrerako liburuak trukatzeko aukera egongo da. Trukatu ahal izango diren liburu motak: haurrentzako eta helduentzako liburuak. Lau kategoria desberdindu dituzte: 1. kategoria: Helduentzako Literatura. 2011 eta 2026 bitarteko edizioak. 2. kategoria: Helduentzako Literatura. 2000 eta 2010 bitarteko edizioak. 3. kategoria: Gaiak. 4. kategoria: Haur eta Gazte Literatura. Edizio-urteaz gain, liburuaren ezaugarriak ere kontuan hartuko dira. Liburu bakoitzari dagokion kategoria liburuzainek erabakiko dute beti. Ados ez egotekotan, liburua ez uzteko aukera egongo da. Trukearen kalitate maila mantentzearren EZ dira onartuko honako hauek: 2000. urtea baino lehenagoko edizioak. Aldizkariak, entziklopediak, bideoak, DVDak eta CDak. Testu-liburuak, unibertsitatekoak, informatikakoak edo teknikoak. Azpimarratuta, apurtuta edo egoera eskasean dauden liburuak. Liburuki solteak. Gida liburuak, geografia liburuak eta ikerketa soziodemografikoak.