
Wolrd Press Photo 2026: Mahai-ingurua: "EnfocaH: pertsonen aurkako gerra"
2026(e)ko urriaren 27(a), asteartea
Centro Cultural Montehermoso
Gasteiz, Araba
Gratis (inscripción)
World Press Photoren esparruan, ‘EnfocAH: pertsonen aurkako gerra’ eztabaida izango dugu. Topaketa honetan gaur egungo gerrak nola kontatzen eta erakusten diren aztertuko dugu, biztanleria zibilaren bizitza erabat mespretxatzen duten gatazkak baitira. Hizlarien artean izango dira Bernat Armangué, The Associated Press-eko fotokazetaria, Pulitzer sari baten irabazlea eta World Press Photo sariduna; Santi Palacios, fotokazetaria eta Sonda Internacional-eko zuzendaria, World Press Photo sariduna; Patricia R. Blanco, El País-eko kazetaria; eta Kate Burton, Mugarik Gabeko Medikuen aholkulari humanitarioa. Azken edizioetan bezala, aurten ere Mugarik Gabeko Medikuen eta Gasteizko Udaleko Garapenerako Lankidetza Zerbitzuaren laguntza berezia izango dugu.