
Bisita gidatuak: "Ezagutu Bilboko Arte Ederren Museo berria"
2026(e)ko urriaren 15(a), osteguna → 2026 urr. 30(a)
Museo de Bellas Artes de Bilbao
Bilbo, Bizkaia
Gratis (inscripción)
Museoaren etapa berria gune berrituetan, ibilbide berrietan eta artera hurbiltzeko hamaika modutan agertzen zaigu. Une hori bizitzeko, museoak bisita gidatuen egitarau bat jarri du martxan, hiru proposamenekin: handitzearen arkitektura ezagutzea, Bilduma osatzen duten elkarrizketak esploratzea eta erakusketetan sakontzea. Bisita horiek aukera ematen dute eremu berrien gakoak ezagutzeko eta gaur egun museoa osatzen duten hiru eraikinen arteko elkarrizketa ulertzeko; Bildumara hurbiltzeko, Antzinarotik aro garaikideraino, hura egituratzen duten gai, artista eta obren bitartez; eta aldi baterako erakusketak ezagutzeko, bitartekaritza-taldearen eskutik. Proposamen-multzo horren xedea da bisitaren bizipena aberastea, irakurketa berriak erraztea eta museoa artearen eta gizartearen topaleku bihurtzen duten istorioak, testuinguruak eta ideiak partekatzea. Doakoak | Bisitek 40 minutu irauten dute, igandeetakoek izan ezik. Horien iraupena ordubetekoa da Izen-ematea museoko txartel-leihatilan egiten da, hasi baino 30 minutu lehenago