
BesteKulturklik
"#PLANETAFARIA. Plastikoa jaten duen heroia, begien bistan ezkutatua"
2026(e)ko azaroaren 6(a), ostirala
Tabakalera
Donostia, Gipuzkoa
Mokadu bat jan nahi duzu ekologiaz hitz egiten dugun bitartean? Zatoz hurrengo #PLANETAFARIAra! Saio honetan, Andrea Rizzok, CIC biomaGUNEko doktoretza ondoko ikertzaileak, azalduko digu nola lagun diezagukeen plastikoz elikatzen den heroi ikusezin batek kutsadurari aurre egiten. Ekarri jateko edo edateko zerbait, eta umore ona, ideiak eta mokadutxoak partekatuko ditugu denon artean. Medialaben ikusiko dugu elkar!