Zerdago
← Itzuli agendara
Blues Hotsak 2026: DANI NEL.LO & ORGAN TRIO
MusikaesKulturklik

Blues Hotsak 2026: DANI NEL.LO & ORGAN TRIO

2026(e)ko azaroaren 6(a), ostirala

Elgeta

2026ko Blues Hotsak musika-jaialdiaren barne. 50eko hamarkadaren amaieratik, rhythm & blues eta jazz arloko saxofoi joleek indarrak batu zituzten organistekin soinu berritzaile bati bizia emateko. Lankidetza hori soinuaren amalgama indartsu batean gertatu zen, elementu gutxirekin eraikia. Berandu barik, formazio hauek ugaldu egin ziren, klubak eta dantzalekuak mukuru betez. Kolaborazio horietan oinarrituta, Dani Nel.lo musikari bartzelonarra proiektu fresko batean egon da murgildua , konposizio berriez hornitua eta talde berri baten laguntzaz: Gerard Nieto organoan, Jan Nieto kitar eta Ramon Angel Rey baterian nabarmentzen direla. Bric-à-Brac izeneko albuma aurkeztuz Dani Nel·lo lau hamarkada daramatza musikaren bide zirraragarrietan barrena. Saxofoi jolea, konpositorea, musika ekoizlea eta ekitaldi eszenikoen sortzailea. Bere pasioak eta konpromisoak gazte gaztetik eraman dute ibilbide aberats eta luze baten eta hainbat proiekturen alde. Los Rebeldes talde mitikoko kidea izan dugu, Nel·lo eta La Banda del Zoco taldeetako liderra izana, eta gaur egun Los Mambo Jambo taldekoa.