
Liburu-aurkezpena: "AMOR(ES). Entiende el amor, sin dramas ni cuentos" (Isa Duque)
2026(e)ko azaroaren 10(a), asteartea
La Sinsorga, kulturgune feminista
Bilbo, Bizkaia
Nork erakutsi digu maitatzen? Gure harremanak izateko moduetako zenbatek dute zerikusia bizitakoarekin, gure zauriekin edo maitasun erromantikoaren mitoekin? Isa Duque, @lapsicowoman izenez ezagunagoa, La Sinsorgara dator AMOR(ES): entiende el amor, sin dramas ni cuentos (Savanna Books) liburua aurkeztera. Loturei buruz hitz egiteko liburu bat: bikote-harremanak, adiskidetasunak, familia, komunitatea eta geure buruarekin dugun harremana ardatz hartuta. Elkarrekin pentsatzeko aukera bat: nola harremantzen garen hausnartzeko, maitasunari buruz ikasi duguna zalantzan jartzeko eta elkar maitatzeko beste modu batzuk aztertzeko, ikuspegi feministatik eta harreman perfektuak izateko presiorik gabe.