
Zinema Gaur 2026: "Qué te dice esa naturaleza"
2026(e)ko azaroaren 17(a), asteartea
Centro Cultural Montehermoso
Gasteiz, Araba
Gratis
2026ko Zinema Gaur zikloaren barne. Donghwa, hogeita hamar urte pasatxo dituen Seulgo poeta gaztea, bere emaztegai Junhee gurasoen etxera doa 90eko hamarkadako bere autoan, handik laster alde egiteko asmoarekin. Muino batean dagoen etxearen edertasunak liluratuta, aitaginarrebak geratzeko gonbita egin dio. Neska-lagunaren gurasoak ezagutzen dituen lehen aldia da, hiru urteko harremanaren ondoren. Egun eta gau batez, familiaren bizitza partekatuko du: paseoak, ibai ondoko tenplu batera egindako bisita eta elkarrizketa luzeak. Barre, ardo, likore fuerte eta etxean egindako afariaren artean, familiaren eta norberaren miseriak azaleratuko dira, bakoitzaren izaera erakutsiz.