
Blues Hotsak 2026: "THE COMMITMENTS"
2026(e)ko azaroaren 18(a), asteazkena
Herri Antzokia (Soraluze-Placencia de las Armas)
Soraluze-Placencia De Las Armas
Gratis
2026ko Blues Hotsak musika-jaialdiaren barne. 1980ko hamarkada, Irlandako Dublin hiria. Jimmy Rabbitte mundu osoko musika taldearen onenaren kudeatzailea izatea amets duen gizon bat da, buruan musika bat besterik ez duelarik: soula. Irlandako betiko rock, folk, pop eta punk musika taldeekin nazkaturik Otis Redding, Aretha Franklin edota Wilson Pickett abeslarien gisako musika moldatu eta abesten duen talde bat osatu nahi du. Horretarako Dublingo Iparraldeko langile auzoetan hogeiren bat soul kasete banatu eta bere gurasoen etxean auzotar taldea osatuko luketen hautagai gazteei audizioak egin dizkie. Halere, eta Irlanda izanik, bere idoloen taldeak ez bezala, soul talde osoki zuria osatzea lortuko du. Irlandarrak Europako beltzak dira! Lelopean.