
AntzerkiaKulturklik
Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak 2026: "Hegan egiteko gogoa da"
2026(e)ko azaroaren 19(a), osteguna
Soreasu Antzokia
Azpeitia
8 €
Azpeitiko 2026ko Euskal Antzerki Topaketen barne. Itxi begiak. Noiz hasi zinen ahotsak entzuten? Nondik dator sentitzen duzun min hori? Zenbat denbora daramazu pertsona normal bat izan nahian? Noiz amaituko da borroka hau? Eta zergatik hasi zen? Itxi begiak. Jarri eskua nire sorbaldan. Goazen elkarrekin. Errazagoa izango da horrela. Zentzumen guztiekin biziko duzun lan berezi honek bizitza anitzak eta askotarikoak aldarrikatu nahi ditu, bizitza bizigarri bat helburu.