Zerdago
← Itzuli agendara
Blues Hotsak 2026: Dr. FEELGOOD
MusikaesKulturklik

Blues Hotsak 2026: Dr. FEELGOOD

2026(e)ko azaroaren 20(a), ostirala

Herri Antzokia (Soraluze-Placencia de las Armas)

Soraluze-Placencia De Las Armas

15 €

2026ko Blues Hotsak musika-jaialdiaren barne. Dr. Feelgood rock talde ingelesak 1971n hasi zuen bere ibilaldia Lee Brilleaux (Lee Collinson, 1952-1994) abeslari eta konpositorearen eta Wilko Johnson kitarjolearen eskutik (John Wilkinson, 1950). Zuzeneko bikainez nabarmendu ziren berehala Brilleauxen erakusketa eszenikoa eta Johnsonen kitar nekagaitz eta indartsua zituztela, oso ezagunak egin ziren pub eta areto txikien zirkuituan. Stupidity zuzeneko diskoak eta Roxette abestiak arrakasta ederra izan zuten, baina horrek ez zuen eragotzi gaur arte iraun duten etengabeko aldaketak egitea. Wilko Johnsonek 1977an utzi zuen taldea bakarkako karrerari ekiteko, eta Brilleaux lider nagusia izan zen Feelgoodekin 1994an hil zen arte. Gainerako kideek proiektuarekin jarraitu zuten –originalik ez–, nahiz eta heriotzak galera konponezina ekarri zuen. Oraingoan, Brilleauxek azken urteetan laguntzaile izan zuen Steve Walwyn kitarjoleak hartu zuen batuta. Kontzertua Aissa Intxausti eta Josune Aramendi bertsolariek aurkeztuko dute.