Zerdago
← Itzuli agendara
Blues Hotsak 2026: La Perra Blanco
MusikaesKulturklik

Blues Hotsak 2026: La Perra Blanco

2026(e)ko azaroaren 22(a), igandea

Soraluze-Placencia De Las Armas

Gratis

2026ko Blues Hotsak musika-jaialdiaren barne. Cadizetik (Andaluzia), La Perra Blancok zortzi urte daramatza Europa osoko agertokietan jo ta su, eta gaur egun gehien eskatzen den rock’ ’n ‘roll artistetakoa da. Alba Blanco kitar jole, abeslari eta konpositorearen gidaritzapean, egungo rock’n’roll proposamen indartsu eta benetakoenetako bat bihurtu da taldea. Guillermo Gonzalezek kontrabaxuan, Jesus Lopezek baterian, Gerard Vercherrek haizeetan eta Nelo Alfonsok teklatuetan osatzen dute bostekoa. Bere proposamenak jarraitzaileak bereganatzen ditu igarotzen den tokian, naturaren benetako indarra jolekutan eta seguruenik rock’n’rollaren eszenan denek bilatzen zuten katebegi galdua azaldu da. Rockabilly eta bluesaren arteko aliantza sendoa, Sleepy Labeef-etik Lavern Baker-era, Carl Perkins edo Bill Hallley, Elvis Presley edo Little Richardekin batera, legatu klasikoa bere gain hartzen du, eta abestiak kapsulatzen dituzten aieneak dantzarako gonbidapen hutsalak bihurtzen dituen zorabio identifikagarri batekin erreproduzitzen du.