Zerdago
← Itzuli agendara
Liburu-aurkezpena: "AUGE. Género, juventud y extrema derecha" (Alicia Valdés)
ErakusketaKulturklik

Liburu-aurkezpena: "AUGE. Género, juventud y extrema derecha" (Alicia Valdés)

2026(e)ko azaroaren 26(a), osteguna

La Sinsorga, kulturgune feminista

Bilbo, Bizkaia

Gratis

Zer ari da gertatzen gizon gazte batzuekin? Zergatik aurkitzen dute eskuin muturrean beren frustrazioei erantzuteko bidea? Zer harreman dute prekaritateak, etxebizitzaren krisiak, sare sozialek eta maskulinitate-eredu tradizionalen krisiak diskurtso erreakzionarioen gorakadarekin? Auge. Género, juventud y extrema derecha (Debate, 2026) liburuan, Alicia Valdések zalantzan jartzen ditu gazteei eta feminismoari eskuin muturraren gorakadaren erantzukizuna egozten dieten azalpenak. Egileak aztertzen du nola bihurtzen diren ondoeza, ziurgabetasuna eta etorkizunerako itxaropenik eza erresumin politiko, eta nola bilakatzen dituen matxosferak frustrazio horiek identitate eta kontsumo-produktu. Alicia Valdés La Sinsorgan hartuko dugu, gorakada erreakzionarioa elikatzen duten baldintzei, bestelako maskulinitateak eraikitzeko beharrari eta gorrotoari aurre egiteko komunitate-loturak berreskuratzeko aukerei buruz hitz egiteko.