Zerdago
← Itzuli agendara
Zinecittà 2026 - Zinemaldi Italiarra
Jaiak eta jaialdiakKulturklik

Zinecittà 2026 - Zinemaldi Italiarra

2026(e)ko azaroaren 27(a), ostirala → 2026 aza. 29(a)

Tabakalera

Donostia, Gipuzkoa

Zinecittà, 2016an Bilbon sortutako zinemaldi italiarra, lehen aldiz iritsiko da Donostiara, 2026ko azaroaren 27tik 29ra. Tabakalera izango du egoitza nagusi, eta Euskal Itsas Museoan ere proiekzio bat egingo da. Lehen edizio honetan, Italiako zinemaren garai eta molde desberdinetan barrena ibilbide bat proposatzen du jaialdiak, memoria, musika eta identitatea uztartuz. Tabakalerako programazioak historiarekin eta sorkuntza artistikoarekin ikuspegi desberdinetatik elkarrizketan diharduten hiru film biltzen ditu. Vittorio De Sicaren La ciociara filmak, Euskadiko Filmategiarekin elkarlanean programatutakoak, emango dio hasiera jaialdiari. Italiako zinemaren lan enblematikoetako bat da, gerraren esperientziari erreparatzen diona. Gloria! filmean, Margherita Vicariok emakumeen matxinada musikal bat irudikatzen du, XVIII. mendearen amaierako Venezian girotua eta emakume gazte talde bat protagonista duena. Azkenik, Renato De Mariaren Il lungo viaggio filmak Franco Battiatoren ibilbide artistiko eta espirituala markatu zuten topaketak eta bilaketak ditu ardatz. EGITARAUA: 2026 AZA 27 | 19:00 | Tabakalera Zinecittà Donostia-ren inaugurazioa eta La ciociara filmaren proiekzioa, Vittorio De Sica, Italia, 1960, 100 minutu Euskadiko Filmategiarekin lankidetzan. Bertsioa: jatorrizkoa italieraz, gaztelaniazko azpitituluekin. 2026 AZA 28 | 11:00 | Euskal Itsas Museoa Il ritorno di Maciste, Maurizio Sciarra, Italia, 2023, 90 minutu Bertsioa: jatorrizkoa italieraz, gaztelaniazko azpitituluekin. 2026 AZA 28 | 19:00 | Tabakalera Gloria!, Margherita Vicario, Italia, 2024, 106 minutu Bertsioa: jatorrizkoa italieraz, euskarazko azpitituluekin. 2026 AZA 29 | 19:00 | Tabakalera Franco Battiato: Il lungo viaggio, Renato De Maria, Italia, 2026, 114 minutu Estatuko estreinaldia. Bertsioa: jatorrizkoa italieraz, gaztelaniazko azpitituluekin.