
"Esker onez" Irakurketa kluba: "31 ipuin"
2026(e)ko abenduaren 9(a), asteazkena
Biblioteca Bizenta Mogel (Durango)
Durango
Gratis (con inscripción)
Dinamizatzailea: Leire Bilbao Barruetabeña Ordutegia: 18:30 (90 minutu) Datak: Urritik ekainera (asteazkenak) Hizkuntza: Euskara Adina: 18 urtetik gorakoentzat Liburuei esker geure buruarekin bakarrik egoteko denbora hartzen dugu. Irakurketari esker bizitza imajinarioak bizi ditugu. Liburuei esker beste denbora batera jauzi egiteko ahalmena irabazten dugu. Irakurketari esker ezinezkoa ere posible dela sinisten dugu. Literaturari esker geure buruarekin jolasten segitzen dugu. Irakurketari esker aldatu egiten gara. Liburuei esker, bagara. Eta guk ezin dugu besterik egin liburuei gure esker ona adieraztea baino. Egitaraua Urriak 14: Enborretik | Joxean Artze Azaroak 11: Ez erran inori | Maddi Ane Txoperena Abenduak 9: 31 ipuin | Anton Txekhov Urtarrilak 20: Lakioa | Josu Goikoetxea Otsailak 10: Punto bobo | Itxaso Martin Martxoak 10: Dena zen zulo bera | Eider Rodriguez Apirilak 14: Goizero | Javier de Isusi Maiatzak 12: Esker onak | Delphine de Vigan Ekainak 9: Barazkijalea | Hang Kang