Zerdago
← Itzuli agendara
"Asteburuak! Familiak programa"
BesteesKulturklik

"Asteburuak! Familiak programa"

2026(e)ko urriaren 17(a), larunbata → 2026 abe. 20(a)

Museo de Bellas Artes de Bilbao

Bilbo, Bizkaia

4 €

Familiei zuzendutako hezkuntza-programa esperimentaziora eta artera hurbiltzeko gune gisa eratzen da, hainbat praktika eta lengoaiaren bidez. Tailer bakoitzak ibilbide bat proposatzen du museoan zehar, jakin-minetik eta jolasetik abiatuta, eta espazioa eta bertako artelanak esploratzeko eta haiekin harremanetan jartzeko hainbat modu zabaltzen ditu, haurren erritmo eta beharretara egokituz. Programa hau belaunaldiarteko esparru batean kokatzen da, izan ere, ikaskuntza bera esperientzia eta pertzepzio anitzak dituzten pertsonen artean eraikitzen den harreman-prozesu gisa ulertzen dugu. Jarduera batzuk aniztasun funtzionala eta neurodibergentzia duten haurrei zuzenduta daude. Erreserba egin aurretik kontuan hartu beharrekoak: Saio bakoitzean 15 plaza daude, eta izen-emate bakoitzeko gehiebez 4 pertsona (2 heldu eta 2 adingabe). Haurrek heldu batekin joan behar dute beti. Halaber, helduek ere inskripzioa egin behar dute. Plazen esleipena zuzenenean egiten da edukiera bete arte. Izena eman dutenek konfirmazio e-mail bat jasoko dute. Ezin da bertaratu talde bakoitzarentzat ezarritako adina ez duten harrekin. Jardueren zerrenda kontsultatzea gomendatzen da, noizean behin bajak gertatzen dira eta. Akats edo uko egiterik, edo ez asistentziarik egotekotan, diru-iztultzerako eskubiderik ez da egongo Kontsultatu egitaraua: bilbaomuseoa.eus