
Kárate contra mafia 1981
2026ko Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen egitarauaren barruan. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean Ramón Saldías zuzendariaren Kárate contra mafia (Espainia) filmaren proiekzioa. LEHIKETATIK KANPO Lai-Chao marinel gaztea diamanteen kontrabandoko negozio ilun batean nahastuta ikusten da, poliziak poltsa bat diamante bere petatean aurkitzen duenean. Ihes egiten du atxilotzen saiatzen direnean. Eta aurre egin behar izango die bitxiak bere ekipajean sartu dituzten gaizkileei, baita segurtasun indarrei ere, horretarako arte martzialetako bere ezagutzak baliatuta. Ramón Saldías euskal zuzendariak Sah-Di-A ezizenarekin Las Palmasen filmatutako B serieko espainiar zinemaren klasiko bat. Ramón Saldíasek, Axelek eta Ronquetek zuzenean komentatutako saioa. Fitxa teknikoa: Espainia Zuzendaritza: Ramón Saldías Ekoizpena: Aske Films Gidoia: Ramón Saldías Argazkia: Ramón Saldías Musika: CAM España Muntaketa: Ramón Saldías Aktoreak: Agustín Denis, Carolina Yao, Atsushisha Tonogami, Rod Mafry, Paco Romero